
Elikadura osasungarria
Konfinamendu-garairako menu osasungarria
Aztertu ezazu azkeneko bi asteotan izan dituzun menuak… Modu osasungarrian eta denetik jaten ari zara? Baita sasoiko produktu freskoak ere? Konfinamenduak ez dizkigu sukaldeko gure jarrerak edo erosketak egiteko ohiturak aldatu behar: egin ezazu menu orekatu baten aldeko apustua, baina gutizia txikiei muzin egin gabe.
Sukaldaritzako hainbat truku eta teknika ere erabil dezakezu, zure platerei ukitu berezia eta orijinala emateko. Hona hemen zenbait ideia eta aholku, konfinamenduak irauten duen bitartean, ez zaitezen menuarekin aspertu.
Aniztasuna da gakoa
Jarduera fisikoa etxe barruko ariketak egitera mugatzen den egunotan, dieta orekatua izaten saiatu behar gara. Txahal-haragi errazio bat, bizpahiru errazio haragi zuri (oilaskoa, indioilarra, untxia, txerria), beste hiruzpalau errazio arrain zuri eta urdin, bizpahiru errazio esneki, arrautza eta landare-proteina (lekaleak, barazkiak, arroz edo pasta integrala, etab.) izan behar ditu menu horrek.
Errezeta ugari duzu aukeran, baina konfinamendu-egun hauetarako, honako menu osasungarri eta goxoak martxan jartzea proposatzen dizugu:
- Dilistak barazkiekin / Legatza lurrunetan
- Piperrak kinoaz eta txitxirioz beteta / Pistozko eta txahal-haragizko hanburgesak
- Hegaluze-pokea pastaz / Untxi konfitatua ozpinetakoekin
- Zainzuri-zintak karbonara erara / Txerri-txuleta hornigaiarekin
- Tipula-zopa muskuilu eta arbendolekin / Indioilar-zerrendak lurrunetan
Ondo da, badituzu plater nagusietarako proposamen batzuk. Gogoratzen al duzu zein diren plater perfektu baten proportzioak? Plater osasungarri bat ‘eraikitzeko’ eta dieta pixka bat aldatzeko beste aukera bat da: ‘buddha bowl’ bat iradokitzen dizugu: kinoa, ardi-mihiak, kuia (erreta edo egosita), ahuakatea, tomatea, baba- eta erremolatxa-hummusa, tahinia eta sesamo-haziak.
Konfinamendua goxatzea
Azkenbururako –baita askarirako edo mokaduetarako ere– frutak edo azukrerik gabeko esnekiak aukeratzea komeni da. Ados, noizean behin gutiziaren bat ere izan dezakezu... Hona hemen errezeta erraz batzuk:
- Laranja-carpaccioa kanelarekin eta pistatxoekin
- Mertxika beteak eta/edo erreak
- ‘Mug Cake’ edo Browniea mikrouhin labean: 250 ml-ko katilu batean, nahas itzazu arrautza bat, 2 koilarakada arradatu irin, beste 2 koilarakada azukre, koilarakada bat kakao, 2 koilarakada oliba-olio birjina estra, eta beste bi koilarakada esne. Prestatu mikrouhin labean bi minutuz (800W).
BM Supermerkatuok behar duzuna bakarrik erostera eta erosten duzunaz etxean gozatzera animatzen zaituztegu.