Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Laranja carpaccioa kanelarekin eta pistatxoekin

Zergatik jango dugu fruta, honelakoa bezain gozoak dauden platerak egin ahal baditugu? Laranja-carpaccio bat kanela eta pistatxoekin.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
4 laranja
1 koilarakada kanela-hauts
40 gr pistatxo zuritu
80 gr azukre
50 ml ur
8 hosto menda-belar

PRESTATZEA

Laranja zurituko dugu, eta atal zuri guztiak kenduko dizkiogu. Xerra finetan moztuko dugu.

Kanela, azukrea eta laranja baten birrindura 5 minutuz irakiten jarriko dugu uretan. Sutik atera, eta gerorako utziko dugu.

Pistatxoak eta menda-belarra xehatuko ditugu. Laranja xerratua platerean jarriko dugu. Gorde dugun kanela–almibarrarekin estaliko ditugu laranja-xerrak.

Pistatxoa eta menda belar xehatua gainetik botako diogu. 

  • POSTREAK
  • ORDUZ KANPO
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • BEGANOA
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA
  • BEGETARIANOA