
Produktu freskoa
Produktu freskoak, bertakoak eta sasoian sasoikoak kontsumitzearen onurak
BM Supermerkatuetan bereziki mimatzen dugu sasoian sasoiko produktuen kalitatea eta gure inguruko ekoizleek eskaintzen dizkiguten produktuak, bertakoak. Gure filosofiaren parte da interes hori, eta ez da kasualitatearen emaitza, baizik eta sasoian sasoiko bertako produktu freskoek eskaintzen diguten onura ugarietan oinarritutakoa. Gure osasunerako eta ingurumenerako onurak, esaterako, erosketa egiterakoan eskaintzen duen aurrezpenaz gain.
Gure osasunerako onurak
Gaur egun urte osoan aurki ditzakegun jaki asko dagoen arren, produktu bakoitzak bere sasoia dauka eta komenigarria da lehentasuna ematea jaki freskoak unerik egokienean kontsumitzeari. Sasoian sasoiko jakiak aukeratzen baditugu, ahalik eta etekinik handiena aterako diegu eskaintzen dizkiguten nutrizioko onurei. Baratzetik zuzenean zure mahaira!
Bestalde, kontuan izan behar da sasoian sasoiko produktuak kontsumituta dieta bariatua izango dugula, eta urtaroaren arabera jakiak aldatuko ditugu, eta hori ere oso onuragarria da gure organismorako.
Onura ekonomikoak
Arlo ekonomikoan ere izango ditu nolabaiteko onurak sasoian sasoiko bertako produktu fresko gehiago kontsumitzeak. Izan ere, gertuko produktuak kontsumituta, murriztu egingo ditugu garraioari, biltegiratzeari eta beste alderdi batzuei dagozkien kostuak.
Gainera, sasoian sasoiko produktuak baldin badira, ekoizpen handiagoa egongo da eta, beraz, kopuru handiagoa; horrek esan nahiko du kostuak murriztu egiten direla eta, azken batean, prezioak lehiakorragoak izango direla azken kontsumitzaileentzat. Modu osasungarriak jateko eta, aldi berean, aurrezteko modua.
Zer esanik ez, horrek tokian tokiko ekonomiari ematen dion laguntza. Gainera, ekoizleei merkataritza-kanalean sartzeko aukera errazten zaie; bestela, beharbada ez lukete horretarako aukerarik izango, haien ekoizpena ez baita oso handia izaten.
Ingurumenerako onurak
Tokian tokiko edo kate motzeko produktuei buruz hitz egiterakoan, nahitaez aipatu behar dugu ingurumena. Horregatik ematen zaie “zero kilometroko” produktu izena jaki horiei. Txikiagoak izango dira isuri kutsatzaileak eta, horrela, nolabait zaindu egiten dugu ingurumena.
Sasoian sasoiko bertako produktu freskoak dira BM Supermerkatuen apustu nagusia, ez bakarrik onura asko dituztela dakigulako, baizik eta baita kontsumitzaileen lehentasunei erantzuteko beste modu bat direlako ere, kontsumitzaileak gero eta kontzientzia eta informazio handiagoa baitute. Gaur egun, kontsumitzaileek garrantzia ematen diete nutrizio-ezaugarriei, eta produktuen jatorri eta ekoizpen-metodoak ezagututa erosi nahi dute.
Ikusten duzuen bezala, abantailak besterik ez ditu gure dietan sasoian sasoiko bertako produktu freskoak sartzeak.