Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Txitxirioak vs dilistak: zein dira osasungarrienak?

Dieta Mediterraneoko jakirik oso eta osasungarrienetakoak dira lekaleak, organismoak behar dituen funtsezko mantenugai ia denak baitituzte.Merkeak dira, gainera, eta denbora luzez gorde ditzakegu: 8-12 hilabete, ontzi hermetiko batean, eta leku fresko eta lehorrean gordez gero.

Lekale guztien artean, txitxirioak eta dilistak gailentzen dira, oso ezagunak baitira mundu osoko sukaldeetan.Oso subjektiboa da bata edo bestea nahiago izatea, norberaren gustuen araberakoa da hori, baina bata bestea baino osasungarriagoak al dira?

Otsailaren 10ean, Lekaleen Mundu Eguna da, NBEk hala izendatuta.Aukera paregabea lekaleen ezaugarri onuragarriak gogora ekarri eta bi horietako zein den onena deskubritzeko, babarrunen, ilarren, sojaren edo eskuzuri-alearen baimenarekin, oso ezagunak baitira horiek ere, eta asko kontsumitzen baitira.

Proteina- eta zuntz-deskarga

Bi lekaleok aztertuz gero, ikusiko dugu proteina kopuru handiagoa dutela dilistek (100 gramo bakoitzeko 24 gramo), eta koipe kopuru txikiagoa (2 gramo), txitxirioekin alderatuta (19 eta 5 gramo, hurrenez hurren). Halaber, txitxirioek zuntz (15 gramo) eta karbohidrato (55 g.) gehiago dute.

Bitaminei dagokienez, folatoei (B9 bitamina) dagokienez daude alderik nabarmenenak; txitxirioek gehiago dituzte (180 μg vs 35 μg). E bitaminari dagokionez, berriz, txitxirioek badute, baina ez dilistek.

Eta mineralez hitz egiten badugu, txitxirioek kaltzio (145 mg. vs 56 mg.), fosforo (375 mg. vs 240 mg.) eta magnesio (160 mg. vs 78 mg.) gehiago dute, baita sodio kopuru handiagoa ere (26 mg. vs 12 mg.); dilistek, berriz, burdina (7,1 mg. vs 6,7) eta zink (3 mg. vs 0,8) gehiago dute.

Ondorioa: berdinketa teknikoa

Nutrizioari dagokionez, esan dezakegu lekale biak direla osasungarriak, bakoitza bere berezitasunekin. 92 Oro har, txitxirioak aukera ona dira organismoari energia emateko; dilistak, berriz, perfektuak dira koipe gutxiko jaki elikagarri bat nahi baduzu (kontuz sakramentuekin: txorizoa, odolkia, etab. Hobe duzu barazkiekin prestatzea).

Lekale hauek eta beste batzuk konbinatzen badituzu, zeu aterako zara garaile. Zein aukeratzen dituzu?