
BETIKO KALITATE ETA ZERBITZU BERBERAK, ORAIN ONLINE
Oso gustuko dugu Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan, Madrilen eta Avilan ditugun 200 establezimendu baino gehiagotako batera etor zaitezen. Baina baduzu beste supermerkatu bat ere, uste duzun baino hurbilago: BM Supermerkatuen Online Denda.

ERREGISTRATU
Oso erraza da BM Supermerkatuen Online Dendan erostea. Nahikoa da BM Supermerkatuen kontua izatea eta online erregistratzea, erabiltzaile eta pasahitza lortzeko.
BM kontua oraindik ez baduzu, webgunean lortu dezakezu, edo eskabide-inprimakia bete gure edozein establezimendutan.
BM kontua baduzu baina oraindik ez bazara online erregistratu, webgunean bertan egin dezakezu ere.

EROSKETA-ORGA BETETZEA BEZAIN ERRAZA
Behin alta eman ondoren, webgunean logea zaitezke eta saskia betetzen hasi, produktuak bilatuz eta markaz, kategoriaz... filtratuz.
Online dendan produktu-sorta handia aurkituko duzu, 10 kategoria handitan taldekatuta: eskaintzak, freskoak, elikagaiak, edariak, dietetikoak, izoztuak eta izozkiak, etxearen zaintza, haurrak, zaintza pertsonala eta maskotak.

DESKONTU ETA PROMOZIOEZ GOZATU
Online dendan BM kontua izatearen abantailetaz gozatuko duzu ere, zure ohiko dendan bezala, promozio eta deskontu ugari topatuko dituzu.
Halaber, erosketa-prozesuan, zure Txartelean dituzun bonoak, baleak edo deskontuak aplikatu ditzakezu. Orgaren ondoan dagoen % ikonoa sakatuta kontsulta ditzakezu, eta erabili nahi dituzunak aktibatu.

AUKERATU NOIZ ETA NOLA
Behin erosketa amaitzen duzunean, prozesua osatzeko, orgaren ikonoaren gainean sakatu behar duzu. Beste hiru urrats bakarrik egin behar duzu erosketa amaitzeko.
Haragia edo arraina prestatzea nola nahi duzun, etxera eramatea edo dendan jaso nahi duzun, entrega eguna eta ordua aukeratu eta ordainketa egin. Ez dago errazagorik.

BESTE GUZTIAZ GU ARDURATZEN GARA
Zure eskaria jaso eta gure lan taldea lanean jartzen da: zu zeu bazina bezala produktuak aukeratu, aukeratu dituzun freskoak zuk esandakoaren arabera prestatu, eskaria txukun prestatu eta esandako orduan entregatu.
Denbora aurreztu eta betiko kalitate eta zerbitzuaz gozatuko duzu, etxetik mugitu gabe.

ZU LAGUNTZEKO GAUDE
Edozien zalantza izanez gero gurekin kontaktatu, zu laguntzeko gaude.
900 555 300 telefonoan topatuko gaituzu.
"Ohiko galderak" atala kontsultatu dezakezu ere, agian zure zalantzak bertan argituko dituzu eta.