Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Hegaluze-pokea pastaz, tipula-kimuz eta barrengorriz

Hegaluzea da Pokearen osagairik tradizionalena; Hawaiko arrantzaleen platera da jatorriz Pokea. Gainera, arroza edo kinoa erabili ordez, pasta erabiliko dugu oinarrian bertsio honetan, platerari trinkotasuna emateko.

OSAGAIAK

(Lau lagunentzako)

400 gramo hegaluze fresko, edo kontserbako 6 hegaluze-lata
150 gramo pasta (kiribilak)
4 barrengorri
Koilarakada bat tipula-kimu
Olioa
Gatza

PRESTAKETA

10-15 bat minutuz egosiko dugu pasta, eta ondo kenduko diogu ura; utzi hozten.

Hegaluzea laukitxotan moztuko dugu (latakoa erabiliz gero, olioa ondo kendu eta txikitu egingo dugu). Bol batean jarriko dugu, pastarekin eta zatitutako barrengorriekin (edo beste edozein perretxiko mota) batera.

Olio eta gatz pixka batekin onduko dugu, eta gainetik botako dizkiogu tipula-kimuak.

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ARROZA ETA PASTA
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • LAKTOSA GABEA
  • OSASUNGARRIA
  • HAURRAK