
GURE BM EREDUA
BM Supermerkatuetan naturalak gara, gertukoak, jasangarriak eta konfiantzazkoak… gure produktuak bezala! Etengabe bilatzen ditugu bikaintasuna eta arreta pertsonala, eta tokiko produktu freskoen aldeko apustu irmoa egiten dugu; horiexek dira gu aukeratzeko ezaugarrietako batzuk.
Gure BM eredua Uvesco Taldearen Gizarte Erantzukizuneko Planaren lerro estrategikoetan oinarrituta dago, BM Supermerkatuen matrizea. Hasiera-hasieratik, hark bere DNAn du ardura, baita gure komunitatean balioa sortzeko konpromisoa ere.
Horrela, ekonomian edo gizartean eragina duten ekintza guztiak Uvesco Taldearen Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren planean jasota daude, eta bat datoz Nazio Batuek ezarritako Garapen Jasangarrirako bederatzi Helbururekin (GJH).
Gure jarraitzaile izatera eta gure helburuak besteekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu.