Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa BM Txartela

2018 mar 02BM errezeta

Dilistak barazkiekin

Dilistak barazkiekin

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
LUENGO dilistak, 400 gr
Azenario bat
Patata bat
Porru txiki bat
Tipula, 100 gr
Baratxuri-atal bat
DUCROS piperrauts gozoa, pixka bat
URZANTE oliba-olio birjina, koilarakada bat
Gatza, koilarakada bat
Erramu-hosto bat

ELABORAZIOA

Bezperan, dilistak ur epelean beratzen jarriko ditugu.

Barazkiak dado txikietan moztuko ditugu, eta baratxuria, xerretan.

Lapiko batean, oliba-olio pixka bat, tipula eta baratxuria jarri, eta sueztituko ditugu. Patata eta azenarioa bota, eta sueztitzen jarraituko dugu.

Erramua eta piperrautsa gehituko ditugu. Bi litro ur bota eta dilistak gehituko ditugu. 50 minutuz utziko dugu lapikoa suan. Gatz-puntua egiaztatu eta zerbitzatuko dugu. 

PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 60'
ZAILTASUNA: 2/10
OSASUNGARRIA: 9/10