
Piperrak kinoaz eta txitxirioz beteta
OSAGAIAK
(Lau lagunentzako)
Erretzeko 2 piper gorri
400 gramo txitxirio egosi
100 gramo kinoa
Azenario bat
Tipula bat
Baratxuri-atal bat
Gazta arraspatua
Piperbeltza
Oreganoa
Gatza
Oliba-olio birjina estra
NOLA PRESTATU
Piperrak garbitu eta erditik moztuko ditugu. Labeko bandeja batean ahoz behera jarriko dugu, olio-zurrusta batekin. Beste bandeja batean, txitxirioak jarriko ditu, xukatuta eta piperbeltzaz, oreganoaz eta gatzaz ondo nahastuta, olio-koilarakada batekin batera.
200 gradutan jarriko dugu labean, 40 minutuz.
Bitartean, fin-fin moztuko dugu tipula, azenarioa eta baratxuria. Zartagin batean salteatuko ditugu, olio pixka batekin. Aldi berean, kinoa egosiko dugu lapiko batean, aldez aurretik garbituta (kinoaren ordez, kuskusa, bulgurra edo edozein arroz mota erabil dezakezu), 10 bat minutuz, olio eta gatz pixka batekin. Frijitua gehituko diogu, eta nahastu egingo dugu.
Piperrak prest daudenean, buelta emango diegu eta kinoa eta txitxirio nahasketaz beteko ditugu. Gazta pixka bat gehitu, eta labean egingo ditugu, gazta urtu arte bakarrik. Zerbitzatu.
- LEHENAK
- BARAZKIAK
- LEKALEAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- BEGETARIANOA