Pribatutasun-politika hau UNIALCO SL (aurrerantzean, «UVESCO») sozietateari aplikatu behar zaio —IFK: B20030052, eta helbide soziala: Irungo (Gipuzkoa) Bidaurre Ureder, Oiartzungo errepidea z/g, 20305—, atari honen titularra eta legezko arduraduna baita, lege-oharraren arabera. UVESCOk, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrak (DBEO, apirilaren 27koa) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) ezarritako lege-eskakizunak betez, aitortzen du datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea dela, euskarri dokumentalean nahiz informatikoan, eta datu horiek tratatzeko konpromisoa hartzen du, aldez aurretik identifikatutako arauzko eskakizunen eta tratamenduari lotutako arriskuen arabera. Atari hau bisitatze hutsak ez du esan nahi datu pertsonalen tratamendua egingo denik, erabiltzailea identifikatzen duten datuak ez baitira automatikoki erregistratuta geratzen.
Honako hauek dira datu pertsonalen tratamendua sortzen duten atariko zerbitzuak:
- Kontaktua.
- Enplegu-ataria/Lan egin gurekin.
- Lortu zure BM kontua/Fidelizazio-programa.
Erabiltzaileak bermatzen du komunikatzen dituen datu guztiak egiazkoak, zehatzak eta benetakoak direla, eta emandako informazioa eguneratuta mantenduko du; era berean, bere gain hartuko ditu informazio faltsua edo okerra edo lehen adierazitako baldintzak betetzen ez dituen informazioa aurkezteak sortzen dituen erantzukizunak, baita inguruabar horrek UVESCOri edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalteak ere.
UVESCOk erabiltzaileari jakinarazten dio atarian eskainitako zerbitzu jakin batzuek sarbide mugatua izan dezaketela, eta, beraz, horiek erabili ahal izateko altako inprimakiak edo antzekoak bete beharko direla; inprimaki horretan, datu pertsonalak eskatuko dira. Datuen tratamenduak Pribatutasun Politika hau bete beharko dute, eta erabiltzaileak berariazko baimena eman beharko du inprimakia bidaltzen duen unean. Era berean, aldez aurretik esleitutako gakoen bidezko sarbidea erabiltzailearen beraren erantzukizuna izango da, eta behar bezalako arduraz zaindu beharko ditu.
Datu pertsonalak ondo kudeatzen direla bermatzeko, tratamendu-prozesuetan esku hartzen duten UVESCOko langile guztiek ezagutzen dituzte entitateak datuak babesteko ezarritako politikak; horrela, datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia ziurtatzen dira, baita, gorabeherarik izanez gero, eraginkortasunez lehengoratzeko gaitasuna ere.
1. Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna identifikatzeko datuak
Arduraduna: UNIALCO SL
IFK: B-20030052
Helbidea: Bidaurre Ureder. Oiartzungo errepidea zg, 20305, Irun (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: lopd@uvesco.com
Telefonoa: 943668000
Datuak babesteko ordezkariaren kontaktua: lopd@uvesco.com
2. Datu pertsonalen tratamenduaren helburua eta iraupena
UVESCOk helburu hauetarako erabiliko ditu erabiltzailearen datu pertsonalak:
-
Fidelizazio-kontuaren alta eta mantentzea kudeatzeko, puntuak pilatzea eta trukatzea barne, eta sustapenetarako, deskontuetarako eta lotutako onuretarako sarbidea kudeatzeko.
-
Bitarteko digitalen bidez egindako erosketak eta eskaerak izapidetzeko (web-ataria, aplikazio mugikorra edo UVESCOk gaitutako beste kanal elektroniko batzuk).
-
Erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, gogobetetzeari eta erosketa-esperientzia hobetzeari buruzko inkestak egiteko.
-
Gorabeherak, erreklamazioak edo kontsultak artatzeko eta ebazteko, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez.
-
Kontsumoko ohiturak eta lehentasunak aztertzeko, produktuak, zerbitzuak eta komunikazio komertzialak hobetzeko helburuarekin, esperientzia pertsonalizatuagoa eskainiz.
-
Erabiltzailearekin kontratuko edo kontratu aurreko harremana kudeatzeko, hala dagokionean (adibidez, enplegu-eskaerak, aurrekontuak edo eskaerak).
-
UVESCOri aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko.
-
Merkataritzako edo sustapenetako komunikazio pertsonalizatuak bidaltzeko, erabiltzaileak berariazko baimena eman badu.
-
Enplegu-ataria: Zure profilera egokitu daitezkeen unean uneko eta/edo etorkizuneko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.
Kontsumoko ohituretan eta lehentasunetan oinarritutako profilak egin ahal izango dira, pertsonalizazio komertzialerako bakarrik. Inola ere ez da hartuko ondorio juridikoak dituen erabaki automatizaturik, gizakiaren esku-hartzerik gabe.
3. Zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzea
Datu pertsonalak tratatzeko legitimatzen gaituen lege-oinarria datu horiek erabiltzeko xede zehatzaren araberakoa izango da. Jarraian, tratamendu bakoitzari dagokion oinarri juridikoa zehazten da:
| Tratamenduaren helburua | Tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa | Datuen kontserbazio-denbora |
|---|---|---|
| Fidelizazio-kontuaren alta eta mantentzea (puntuen, onuren eta sustapenen kudeaketa). | Kontratu bat gauzatzea edo kontratu aurreko neurriak aplikatzea (DBEOren 6.1.b). | Erabiltzaileak fidelizazio-kontua aktibo mantentzen duen bitartean, edo 5 urtez jarduketarik izan ez badu, edo alta eman ondoren lehenengo urtean jarduerarik ez badago. |
| Bitarteko digitalen bidez (web edo app bidez) egindako erosketak eta eskaerak izapidetzea. | Kontratu bat gauzatzea (DBEOren 6.1.b). | Kontratu-harremanean eta preskripzio-epe legaletan. |
| Bezeroarekiko harremana, gogobetetzeari eta erosketa-esperientzia hobetzeari buruzko inkestak egiteko. | Uvescok bere zerbitzuak hobetzeko eta bezeroen iritzia ezagutzeko duen legezko interesa (DBEOren 6.1.f). | Erabiltzaileak bere datuak ezabatzea eskatzen duen arte. |
| Gorabeherak, erreklamazioak edo kontsultak artatzea, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez. | Kontratu bat gauzatzea edo kontratu aurreko neurriak aplikatzea (DBEOren 6.1.b). | Kudeaketak eta lotutako legezko epeek irauten duten bitartean. |
| Kontsumoko ohiturak eta erosteko lehentasunak aztertzea, produktuak eta zerbitzuak hobetzeko. | Uvescoren interes legitimoa (DBEOren 6.1.f). Merkataritza-helburuetarako profilak eginez gero, berariazko baimena (DBEOren 6.1.a). | Erabiltzaileak tratamenduari uko egin arte. |
| Merkataritzako edo sustapeneko komunikazio pertsonalizatuak bidaltzea. | Erabiltzailearen berariazko baimena (DBEOren 6.1.a). | Baimena kendu arte. |
| Legezko betebeharrak edo agintari eskudunen errekerimenduak betetzea. | Legezko betebehar bat betetzea ( DBEOren 6.1.c). | Legez ezarritako kontserbazio-epeetan. |
| Enplegu-ataria: Zure profilera egokitu daitezkeen unean uneko eta/edo etorkizuneko hautaketa-prozesuetan parte hartzea. | Erabiltzailearen berariazko baimena (DBEOren 6.1.a). | CVa 2 urtez kontserbatuko da. Denbora hori igarotzean, ezabatu egingo da, salbuespen hauetan izan ezik: eguneratu egiten badu, eskaintza batean inskribatzen bada (hori adostasunaren eguneratze eta berritzetzat hartuko da) edo CVa kontserbatzea eskatzen duen arrazoi justifikaturen bat badago (adibidez, kontrataziorako legezko betebeharra edo indarrean dagoen lan-harremana, behin betikoa edo aldizkakoa). |
Interes legitimoan oinarritutako kasuetan, UVESCOk dagokion haztapen-ebaluazioa egiten du, erabiltzailearen eskubideei eta askatasunei eragiten ez zaiela bermatzeko.
4. Tratamenduko datu-kategoriak
Bezero fidelizatuaren tratamenduan, honako hauek dira tratatutako datu pertsonalen kategoriak:
- Identifikazio-datuak
- Datu pertsonalak
- Inguruabar sozialei buruzko datuak
- Ondasunen eta/edo zerbitzuen transakzio-datuak
Enplegu-atariaren tratamenduan, honako kategoria hauek jorratu dira:
- Identifikazio-datuak
- Datu pertsonalak
- Inguruabar sozialei buruzko datuak
- Datu akademikoak eta profesionalak
- Okupazioaren xehetasun-datuak
- Lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurantzaren eta -babesaren esparruko betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren datuak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ez dira inola ere tratatuko DBEOren 9.1 artikuluaren arabera bereziki babestuta dauden datu pertsonalak.
5. Datu pertsonalen hartzailea
UVESCOk ez dizkie erabiltzailearen datu pertsonalak hirugarrenei lagako, honako kasu hauetan izan ezik:
-
Legezko betebehar adierazia.
-
UVESCO taldeko enpresei jakinaraztea, erabiltzaileak berariaz onartutako tratamenduaren helbururako. Honako hauek dira taldeko enpresak:
- ALPA, ALIMENTOS FRESCOS, S.L. B20046090
- COLONIALES BARBED, S.A. A48021232
- DISTRIBUCIÓN SUPERMERCADOS, S.L. B20099586
- HIPER COSTA ESMERALDA, S.L. B75211334
- SUPER BEHOBIA, S.L. B20161444
- SUPERMERCADOS ERCORECA, S.A. A48092985
- UNIALCO, S.L. B20030052
- SUPERMERCADOS SUPER HIBER, S.L. B-09985888
-
Hirugarrenek UVESCOren kontura datu pertsonaletarako sarbidea dakarten zerbitzuak ematea, tratamendurako enkargu-kontratu bidez araututa, DBEOren 28. eta 29. artikuluen arabera. Kasu horietan, UVESCOk dagokion kontratuaren bidez arautuko du tratamenduaren enkargua. Bertan argi eta garbi adieraziko dira bi alderdiek datu pertsonalen tratamenduan beren gain hartzen dituzten konpromisoak, datu horien konfidentzialtasunari eta segurtasunari dagokienez.
Tratamenduaren arduraduna Europako Esparru Ekonomikotik kanpo badago, UVESCOk bermatuko du babes-maila Europar Batasunekoaren parekoa izango dela; horretarako, kontratu-klausulak edo Europako Batzordeak onartutako beste egokitzapen-mekanismo batzuk aplikatuko dira.
Aurrekoez bestelako edozein datu jakinarazteko, erabiltzailearen aldez aurreko berariazko baimena beharko da, eta argi eta garbi emango da hartzaileen edo hartzaile-kategorien berri.
6. Datu-kontserbazioa. Tratamenduaren iraupena
BM kontua
Datu pertsonalak kontserbatu egingo dira erabiltzaileak UVESCOrekin duen harremana aktibo mantentzen den bitartean eta harreman hori ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, denboraldi jakin batean datuak kontserbatzeko legezko betebeharra dagoenean salbu.
Horrez gain, tratamendua amaitu egingo da honako kasu hauetan:
-
Erabiltzailea bost (5) urtez inaktibo badago, kontuari baja emango zaio eta erabiltzailearen datu pertsonal guztiak ezabatuko dira.
-
Erabiltzaileak, alta eman ondoren, urtebeteko (1) epean bere kontua erabiltzen ez badu, kontuari baja emango zaio eta datu pertsonalak ezabatuko dira.
CV
CVa 2 urtez kontserbatuko da, eta epe hori igarotzean, CVa ezabatu egingo da, salbu eta interesdunak eguneratu egiten badu edo lan-eskaintza batean inskribatzen bada —kasu horretan, datuak eguneratu egin direla eta emandako berariazko baimena berritu egin dela ulertuko da—, edo kontrako arrazoi justifikaturen bat badago (kontserbatzeko legezko betebeharra, hautagaia behin betiko edo aldizka kontratatzea, etab.).
Harremana amaitu ondoren, datuak behar bezala blokeatuta kontserbatuko dira legezko preskripzio-epeetan.
7. Datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubideak
Erabiltzaileak, UVESCOk tratatzen dituen datu pertsonalen titular gisa, edozein unetan erabili ahal izango ditu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen aurka egiteko eta lekualdatzeko eskubideak, DBEOren 15. artikulutik 22. artikulura bitartekoei jarraikiz.
Erabiltzaileak edozein unetan ezeztatu ahal izango du emandako berariazko baimena, baina horrek ez du eraginik izango baimen horretan oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Eskubideak baliatzeko nahiz baimena ezeztatzeko, UVESCOrekin harremanetan jarri beharko da, honako bide hauetako edozein erabiliz:
- Helbide elektronikoa: lopd@uvesco.com
- Posta arrunta: Uvesco, Oiartzungo errepidea z/g. Bidaurre Ureder industrialdea. 20305 Irun-Gipuzkoa.
- Telefonoa: 943668000
Edonola ere, eskubideak baliatzeko, erabiltzaileak argi eta garbi identifikatu beharko du bere burua aldez aurretik, eskubidea erabili nahi duen datu pertsonalen titularra dela bermatzeko. UVESCOk lehenbailehen bete beharko du, bidegabeko atzerapenik gabe. Erabiltzaileak bere eskubideak argi ez baditu eta nola erabili ez badaki, UVESCOk beharrezko informazioa emateko eta eskubide horiek balia daitezen errazteko prest egon behar du.
Erantzuteko epea: tratamenduaren arduradunak bidegabeko atzerapenik gabe erantzungo die eskaerei, gehienez ere hilabete bateko epean, eskaera jasotzen duenetik zenbatzen hasita. Epe hori luzatu egin ahal izango da eskaera konplexu edo anizkoitzen kasuan; interesdunari lehenengo hilabetean jakinaraziko zaio, eta luzapena ere justifikatuko da.
Erabiltzaileak uste badu eskubideak baliatzeko eskaerari ez zaiola behar bezala erantzun, eskumena duen kontrol-agintaritzari erreklamatu ahal izango dio. Horretarako, honako hauek dira Datuak Babesteko Espainiako Bulegoarekin harremanetan jartzeko datu nagusiak:
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa (AEPD)
Jorge Juan kalea 6
28001 Madril
www.aepd.es
Harremanetarako telefonoak: 900 293 183 / 912 663 517.
8. Datuen jatorria
UVESCOk tratatzen dituen datu pertsonalak erabiltzailearenak berarenak, erabiltzailearen legezko ordezkariarenak edo berariaz baimendutako pertsonarenak dira.
Datu pertsonalen jatorria, oro har, interesduna bera edo interesdunaren legezko ordezkaria izaten da. Tratatuko diren datu pertsonalak dokumentu bidez jasoko dira, kontu-eskaera bat fisikoki beteta, edo kanal digitalen bidez, kontua web bidez, aplikazioaren bidez edo beste gailu batzuen (dendetako ukipen-tabletak eta saltokiko ukipen-terminalak, adibidez) bidez eskatuta.
9. Segurtasun-neurriak
UVESCOk neurri tekniko eta antolakuntza-neurri egokiak aplikatzen ditu, hala nola sarbideen kontrola, segurtasun-kopiak, zifratzeak, barneko segurtasun-protokoloak, etab.
10. Pribatutasun-politika honen indarraldia
UVESCOk pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea izango du, legediaren, jurisprudentziaren edo merkatuaren jardunbideen arloan egindako berrikuntzetara egokitzeko. Aldaketa horiek indarrean sartu aurretik jakinaraziko zaizkio erabiltzaileari.
Azken eguneratzea: 2025/12/15