Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Zergatik komeni den txahalkia jatea, eta nola prestatu behar den

Ezinbestekoa da haragia dieta orekatu eta askotarikoetan, baina neurriz betiere, eta zer haragi-mota jan behar den jakinda. Txahalkiaren propietateak eta gure osasunari dakarzkion onurak ikusirik, haragi osasungarritzat jotzen da, eta adituek jateko gomendatzen dute (astean behin, gehienez).

Nahitaezko aminoazidoen eduki handia da txahalkiaren nutrizio-ezaugarri nagusia. Ezinbesteko aminoazidoak hauek dira: organismoak berez sintetizatzen ez dituelako elikaduraren bidez soilik hartzen direnak. Beraz, balio biologiko handia dute txahalkiaren proteinek.

Batzuetan, txahalkiaren koipe-kantitatea kezka-iturri izan ohi da, baina gogoan izan % 50 gantz-azido monoasegabeak direla (oleikoa), edo poliasegabeak (w6 linoleikoa); gainerako % 50a bakarrik da gantz asea. Gainera, kontuan izan behar da txahalaren zer zati jaten den. Txahalaren zatirik koipetsuenak txuleta eta saiheskia dira; gihartsuenak, berriz, azpizuna, mokorra, zankarra..., zeinek gehienez ere % 10 gantz eduki ohi duten. Eta badaude % 5 baino gehiago ez duten zati bereziki gihartsuak ere.

Batez ere B multzoko bitaminak (B1, B3, B6, B12) ditu txahalkiak. B12 bitamina, zehazki, animalia-jatorriko proteinetan bakarrik aurki daiteke. A bitamina ere badu, erretinol gisara. Bitamina lipodisolbagarri bat da erretinola (koipetan bakarrik disolbatzen da), oso garrantzitsua erretinarako, hezurrak hazteko eta zelula epitelialei iraunarazteko.

Zinkean ere aberatsa da txahalkia. Garrantzi handia du mineral horrek organismoaren zenbait alor eta funtziotarako: lagungarria da prostataren funtzionamendu egokirako eta ugaltze-organoak behar bezala garatzeko; aknea prebenitzen laguntzen du; gibela babesten du; hezur-ehuna mantentzen laguntzen du, eta babestu egiten du immunitate-sistema. Beste zenbait elikagaik ere badute osasunerako hain garrantzitsua den mineral hori: ostrak, eskorta-hegaztiak, arrain batzuk, babak eta intxaurrak.

Burdina dugu txahalkiak ugari duen beste mineral bat. Gainera, hemo multzoko burdina da, animalia-jatorriko elikagai guztietakoa bezala; hori dela eta, hobeto xurgatzen du organismoak. Landare-erreinuko burdina, aldiz (espinakak, dilistak...), ez da hemo multzokoa, eta, horrenbestez, ez da hain ondo xurgatzen eta ez da hain baliagarria. Horregatik, hain zuzen ere, funtsezkoa da txahalkiaren burdina anemia dutenentzat edo gaitz hori jasateko arriskuan daudenentzat; adibidez, 12-30 urte bitarteko emakumeentzat, batez ere lehen hilekoak izaten dituztenean.

KONPOSIZIO NUTRIZIONALA

  • Kaloriak: 170 kcal 100 gramo haragiko. Piezaren koipe-kantitatearen arabera, kaloria gehiago edo gutxiago izaten du
  • Ura: % 60-80
  • Proteinak: % 20-25
  • Koipea: % 3 eta % 20 bitarte, animaliaren adinaren, sexuaren, elikaduraren eta eskatzen dugun haragi-piezaren arabera.
  • Bitaminak: batez ere B multzokoak (B1, B3, B6, B12)
  • Mineralak: burdina eta zinka

AUKERAKO TXAHALA

BM supermerkatuetako AUKERAKO TXAHALKIAREN baldintza-orria merkatuko zorrotzenetako bat da. Izan ere, kalitaterik gorena eskaini nahi diegu gure bezeroei.

1.- Lehenbizi, hornitzailearen kontrol zehatza egiten dugu, eta 12 bat hilabeteko txahal urrixak, emeak, bakarrik eskatzen zaizkio. Zorrotz aztertzen ditugu hornitzailearen ziurtagiriak eta ganaduari ematen dion elikadura-mota, eta SELECTA eta BERTAKO kalitateko haragia erosten zaio. Hemengoak dira hornitzaileen % 70 baino gehiago.

2.- Hornitzaileari onespena eman ondoren, osorik iristen dira txahal-kanalak dagokien instalazioetara, non den-dena begiratzen eta kontrolatzen den: higienea eta elikagaien zirkuitua, manipulatzaileak, haragiaren zatikatze- eta ontziratze-prozesuak, geletako tenperatura, haragiaren biltegiratzea eta garraioa.

3.- Kontrolatzen da, halaber, pieza bakoitzaren trazabilitatea (nor den hornitzailea, non dagoen pieza une bakoitzean) azken helmugaraino —gure supermerkatua—, non kontsumo-unerik egokienean aurkituko baituzu beti.

Hona hemengo gure txahalki-ekoizleetako batzuk:

TXAHALKIAZ EGITEKO ERREZETAK

Txahal-azpizuna oso pieza preziatua da sukaldaritzan, mamitsua eta koipe gutxikoa da eta. Era askotara presta daiteke; guk, txahal-azpizun errezeta hau proposatzen dizugu.

Bestalde, ezin aipatu gabe utzi txahal-masaila gisatuak, plater tradizionala, betikoa, eta prestatzen oso erraza.

Hona txahalkia jateko beste modu bat: ozpinetan eta jengibretan beratzen utzi, eta txahal-tatakia prestatzea. Japoniako sukaldaritzan asko erabiltzen dute teknika hori.

Eta txahalki xehatua nahiago baduzu, hanburgesa osasungarri askoak presta ditzakezu, haragia barazkiekin nahastuz, bai eta txahalki-burritoak egin ere.

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa