
Aholkuak
Zer erosi, konfinamenduan ez dagizun ezer falta
Dagoeneko egun batzuk igaro dira alarma-egoera eta herritarren konfinamendua ezarri zirenetik. COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiak gure ohiturak eta errutinak aldatu ditu, jakiak erostekoak esaterako; orain dela hilabete eskas normaltasun osoz egiten genituen, eta orain ondorengo gomendioei jarraituz egitea komeni da.
Izan ere, lehen baino are garrantzitsuagoa bihurtu da erosketa-saskia betetzea. Hain zuzen ere, orain batez ere, modu arduratsuan jokatu behar dugu erosketak egiterakoan (ez dira ukitu behar jakiak eskularrurik gabe, gainerako bezeroekiko eta langileekin segurtasun-distantzia zaindu...), eta ez da erosketa neurrigaberik egin behar, bermatuta baitago denden hornikuntza.
Erosketa orekatua: produktu freskoak eta ez-galkorrak
Ba al dakizu zer erosi, ez dagizun ezer falta? Eta ba al dakizu nola egin, zure erosketa ahalik eta gehien berantzeko eta supermerkaturako alferrikako bidaiak saihesteko? (gogoratu online ere eros dezakezula). Konfinamendu garaian erosketak egiteko aholku batzuk emango dizkizugu:
- Egin ezazu erosketa-zerrenda. Begien bistakoa dirudi, baina zer erosi behar dugun planifikatzea komeni da. Ireki hozkailua, eta balora ezazu oraindik daukazun zerbait erostea merezi duen.
- Ez itzazu freskoak alde batera utzi. Garrantzitsua da dieta osasungarri eta orekatua izaten jarraitzea; horregatik, frutak, barazkiak, arraina eta haragia erosten jarraitu behar dugu. Gainera, izoztu egin ditzakezu aurreragorako, gordinik zein prestatuta.
- Aukeratu gehien irauten duten barazkiak eta frutak. Luzaro irauten dutenak aukeratzea komeni da: azenarioak, kuiatxoak, laranjak, sagarrak…Eta ez ahaztu sasoiko ortuariez eta frutez: babak, kuia, kiwia… Gogora ezazu batzuk hobeto kontserbatzen direla hozkailutik kanpo. Eta heltzen jarraitzen duten beste fruta batzuk hartzen badituzu, bananak eta madariak kasu, hobe berde samar baldin badaude.
- Arrautzak eta esnekiak. Esnekien erosketa doitzea komeni da, hozkailuan gorde behar izaten baitira, eta leku dezente okupatzen baitute. Arrautzei dagokienez, proteina-iturri bikaina dira, eta modu askotara presta daitezke. Kalkula ezazu pertsona bakoitzak astean 2 eta 7 arrautza artean kontsumitu behar duela.
- Kontserbak eta produktu ez-galkorrak. Ondo etortzen lekaleak, arroza (oso moldakorra da, eta errezeta ugaritarako balio dezake), pasta, ozpinetakoak, fruitu lehorrak (asegarriak, bihotzerako osasungarriak eta gogo-aldartea altxatzeko onak dira) edo kontserbak edukitzea, baina gehiegikeriarik gabe. Har ezazu kontuan, paella bat egiterakoan, pertsona baten errazioa 100 gramo arroz dela, eta erdia (50 bat gramo), beste plater batean osagarri modura zerbitzatu behar baduzu.
Edozein zalantza baldin baduzu edo erosketa egiteko aholkua behar baduzu, ez izan zalantzarik, eta kontsultatu BM Supermerkatuetako profesionalei (Bezeroarenganako arreta: 900 555 300).