Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

ZAINDUZ BIZI KIDS

ZAINDUZ BIZI KIDS

ELIKATZEN IKASI

Programa horren barruan, hainbat ekimen antolatzen dugu; nutrizionistek emandako hitzaldiak, ikasleen gurasoei zuzenduta; ikastetxeetan askari osasungarriak banatzea (“Ogitarteko bat zure motxilan” kanpaina arrakastatsuari jarraitutasuna emanez), eta dendetarako bisitak, haurrek bertatik bertara ezagut dezaten nolakoa den elikaduraren zikloa.

Ekimen honekin, BM Supermerkatuok txikitatik ondo elikatzeak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu, batez ere haurrak hazkunde- eta garapen-garai bete-betean daudenean (4 eta 16 urte bitartean).

ZAINDUZ BIZI KIDS

Azken batean, Zainduz Bizi Kids programarekin, haurrek elikadura-ohitura osasungarriak modu naturalean barnera ditzaten, eta gurasoek beren seme-alaben elikaduran jarraitu beharreko ildo nagusiak ezagut ditzaten lortu nahi dugu, sasoian sasoiko produktu freskoen aldeko apustua eginez menu anitza eta orekatua prestatzeko.

Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Madrilgo 25 ikastetxek baino gehiago hartu dute parte programan, lehen hezkuntzako 5.000 haur baino gehiagorekin.