Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Haurren obesitatea familia-elikaduraren bitartez prebenitzeko gakoak

Haurren obesitatea hazten ari den arazoa da, mundu osoan milioika haurri eragiten diena. Espainian ere kezkagarriak dira datuak: Aladino azterketak erakusten du 6 eta 9 urte bitarteko espainiar haurren % 40 inguruk duela gehiegizko pisua edo obesitatea.

Zifra izugarri horiek zerbait egin behar izatera bultzatzen gaituzte. Baina, nola prebenitu dezakegu etxetik? Elikadura-ohiturak oso txikitatik eratzen dira, eta familiak funtsezko eginkizuna du haien garapenean. Hona hmen gako batzuk:

1. Planifikatu menu orekatuak
Eskaini denbora asteko menu orekatua prestatzeari. Dieta askotarikoa eta fruta, barazki, lekale eta proteina giharrez osatutakoa funtsezkoa da. Saihestu ultraprozesatuak eta lehenetsi elikagai freskoak eta sasoian sasoikoak.

2. Inplika daitezela haurrak sukaldean
Familian kozinatzea dibertigarria eta sormen-jarduera izateaz gain, ohitura osasungarriak ere sustatzen ditu. Utz iezaiezu haurrei supermerkatuan frutak edo barazkiak aukeratzen, eta plater errazak prestatzen parte hartzen. Elikagaiak nondik datozen baldin badakite, horrekere tokiko produktuen kontsumoa sustatzen laguntzen du.

3. Mugatu azukre eta gantz ase kontsumoa
Osasunaren Mundu Erakundearen esanetan, haurrek ez lukete kontsumitu behar egunean 25 gramo azukre baino gehiago. Edari freskagarrien eta opilgintzako produktuen ordez, eman iezaiezu ura, fruta edo jogurt naturala. Gogora ezazu zein den azukrearen aurreko kontsignetako bat: hobe fruta osorik, zukuan baino.

4. Sustatu familia artean jarduera fisikoa egitea
Beste gako bat da elikadura osasungarria kirolarekin konbinatzea. Anima itzazu zure seme-alabak kirola egitera edo aire zabalean jolastera.

5. Izan zaitez haien eredu
Haurrek imitazioz ikasten dute. Etxean modu osasungarrian jaten dela eta jakiez gozatu egiten dela ikusten badute, errazagoa izango da haiek ere ohitura horiek barnera ditzaten (a, eta inola ere ez dira egon behar otorduetan mugikorrari edo Tabletari begira!)

Haurren obesitatea prebenitzeko, kontua ez da adin txikikoak dietan jartzea, baizik eta bizitza osoan mantenduko dituzten ohitura osasungarriak sustatzea. Estrategiarik onena da elikadura-ingurune positiboa sortzea, zeinetan aukera osasungarriak eskuragarriak, erakargarriak eta ohikoak izango diren.

BM Supermerkatuetan zure familiaren elikadura zaintzen laguntzen dizugu, tokiko eta kalitatezko produktu freskoekin. Izan ere, etxeko mahaian bertan hasten da haurren obesitatearen prebentzioa!