Hastera doaz “Zainduz Bizi Haurrak” kanpainaren tokiko ekoizleei bisitak
Urrian hasi zuen bere ibilbidea “Zainduz Bizi Kids” programak, eta iritsi da hirugarren eta azken fasera. Lehen hezkuntzako ikasleek BM Supermerkatuekin lan egiten duten tokiko ekoizpen-zentro ezberdinak bisitatuko dituzte fase honetan. Zentro horietan, ekoizleek eurek erakutsiko dizkiete instalazioak eta nolakoa den beraien eguneroko jarduna.
Haztegietara egingo dira programatutako bisita horietako batzuk, hala nola Euskaber haztegira Euskadin eta Anero haztegira Kantabrian; etxalde horietako lan-eredua ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.
Bisita horiek amaitu ondoren, hurbilen duten BM supermerkatura joango dira, eta dendako langileek azalduko diete nola iritsi diren haraino gero beraien etxeetan aurkituko dituzten produktuak.
Osatu ditugu lehenengo bi faseak
Hainbat hilabetez kanpainan parte hartzen ari diren 25 ikastetxeetan ibili ondoren iritsi zaigu egitasmoaren hirugarren fase hau. Hilabete hauetan, zuntz gehigarridun ogiarekin prestatutako 8.000 ogitarteko banatu ditugu; primeran onartu dute berritasun hori umeek zein helduek. Askariak prestatzeko, ukondoz ukondo lan egiten da ikastetxe bakoitzarekin, haurrek izan ditzaketen intolerantzien, alergien eta erlijio-sentsibilitateen berri izateko.
Egitasmoan jaso dugun beste fasea nutrizioko espezialistek haurren elikadurari buruz eman dituzten hitzaldiek osatu dute. Horixe zen ekimenaren berritasun nagusietakoa, eta emaitza ona lortu dugu. 500 bat guraso izan dira hitzaldietan, eta oso modu aktiboan hartu dute parte. Topaketa horien helburua zen gurasoek beren seme-alabak elikatzeko jarraitu beharreko ildo nagusiak ezagut zitzatela, baina baita beren zalantzak planteatzeko aukera ematea ere.
Azukrearen alternatibak, seme-alabek zer kantitate jan behar duten edo zein esneki den onena (osoa edo gaingabetua) izan dira hitzaldietan sarrien planteatu diren galderetako batzuk. Beatriz Gete gure nutrizionista arduratu da zalantza horiek guztiak argitzeaz. Aipatzekoa da Facebookeko gure kanalean eskaini genuela zuzenean Donostiako San Patricio ikastetxean emandako hitzaldia; horrela, gure jarraitzaileek ere izan zuten beren kontsultak helarazteko aukera. Jarraitzerik izan ez bazenuen, garaiz zaude, bideo honetan ikus dezakezu.