
Ogitarteko bat zure Motxilan
Ogitarteko bat zure Motxilan ekimenaren eskolarako itzulera
Urrian ohi bezala, eta oporraldietako geldialdiaren ondoren, badatorkigu “Ogitarteko bat zure Motxilan” hezkuntza-kanpaina, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Kantabriako ikasleen artean askari osasungarria sustatzeko helburuz, ogitartekoak banatuta. Etapa berri honetan, ekimenari batu zaizkion 15 ikastetxeetako 3.000 ikaslek hartuko du parte.
Kanpaina horren bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta urriaren 3an ekingo dio ikasturteari, Trapagako Frantziskotarren Ikastetxean. Horrela, ikastetxe horretako haur eta lehen hezkuntzako 300 ikaslek, urdaiazpiko egosizko ogitarteko egin berria jasoko dute eskolatik irteten direnean. Behar bezala bilduta eta senitartekoentzako informazioa eta kanpainaren webgunearen helbidea jasotzen duten poltsa berezietan entregatzen dira ogitartekoak.
Horrela, BM Supermerkatuek berriro kolaboratuko dute Goikoa eta Berlys enpresekin, ikasleak eta gurasoak askariaren orduan ohitura osasungarriak izateak duen garrantziari buruz sentsibilizatzeko, eta kanpainan kolaboratzen duen Arantza Lopez-Ocaña doktoreak dioen bezala, “agerian uzteko ia ahalegin bera egin behar dela opilgintza industrialeko produktu bat erosteko eta ogitarteko on bat prestatzeko”.
Ikastetxeetan egoteak ikasleen artean inkesta bat egin ahal izateko aukera ematen digu, nola askaltzen duten eta euren ogitarteko gustukoena zein den xehatu diezaguten. Ikastetxeetarako bisitak amaitu ondoren, eta behin inkesta guztiak egin ditugunean, balantzea egin eta emaitzak aurreko ediziokoekin alderatu ahal izango ditugu.
Azarora arte jarraituko dugu ogitartekoak banatzeko egutegiarekin, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Kantabriako hainbat ikastetxetan; guztira, 3.000 ikaslerengana iritsiko gara.
Honako hau da askarien egutegia:
- Urriak 3: Motpellierreko Frantziskotarrak (Trapaga).
- Urriak 5: Matiena Eskola (Traña-Matiena).
- Urriak 9: Pam. Azpilagaña HLHIP (Nafarroa:).
- Urriak 10: Txomin Aresti (Leioa).
- Urriak 11: Miguel Bravo (Santander).
- Urriak 17: San Jose Karmeldarrak (Santurtzi).
- Urriak 18: Fray Pablo (Colindres).
- Urriak 19: La Anunciata ikastetxea (Tutera).
- Urriak 20: Luis Elejalde Rogelia de Alvaro ikastetxe publikoa (Gasteiz).
- Urriak 23: El Lago (Iruña).
- Urriak 24: Hermanas Huriz HLHI (Sarriguren).
- Urriak 26: La Milagrosa (Lodosa).
- Urriak 27: Escolapios Emaus (Tafalla).
- Urriak 30: Juan Ramon Jimenez HLHI (Barakaldo).
- Urriak 31: Eleizalde Ikastola (Bermeo).