
Mugitu zaitez
Kirolaren eragina txikienen osasun mentalean
Haurtzaroan modu erregularrean ariketa fisikoa egitea pisu osasungarria mantentzetik, muskuluak indartzetik eta haurrak aktibo mantentzetik askoz haratago doa.
Azterketek erakusten dute kirolak zuzeneko eragina duela haurren garapen sozial eta emozionalean. Jarduera fisikoak gorputza indartzen du, noski, baina baita burua ere. Hona hemen dituen onuretako batzuk:
Buru osasuntsua gorputz osasuntsu batean!
- Estresa eta ezinegona murrizten ditu: kirola egiteak endorfinak askatzen ditu, ongizate-sentsazioak sortzen dituzten neurotransmisoreak.
- Autoestimua eta konfiantza hobetzen ditu: erronkak gainditu, trebetasun berriak ikasi eta helburuak lortzen direnez, haurrek euren buruarekiko segurtasun handiagoa sentitzen dute.
- Diziplina sustatzen du: Kirolean beharrezkoak dira jarraitutasuna eta esfortzua, eta horrek esfortzuak eta saiatua izateak duen balioa erakusten die umeei.
- Trebetasun sozialak garatzeko balio du: Taldean kirola egiteak kolaboratzen, arauak eta kideak errespetatzen, gatazkak konpontzen eta modu eraginkorrean komunikatzen erakusten die, besteak beste.
Zenbat kirol egin behar dute?
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) haurrek eta nerabeek egunean gutxienez 60 minutuz jarduera fisiko neurritsua egitea gomendatzen du. Garrantzitsuena da gozarazten dien eta haien interes eta gaitasunetara egokitzen den jardueraren bat egitea.
Kirola sustatzeko aholku batzuk (baita familian ere)
Funtsezkoa da haurrak kirol-jardueretan parte har dezaten animatzea, txikitatik. Saia zaitez zure seme-alaben interes eta trebetasunetara egokituko den kirol bat izan dadin, giro positiboa eta motibatzailea egon dadin ziurtatuz. Zenbait aholku:
- Izan zaitez eredu zure seme-alabentzako, zeuk ere kirola eginda; eta beraiekin egiten baduzu, hobeto.
- Utz iezaiezu gustukoen duten kirola aukeratzen
- Izan espektatiba errealistak, eta ospatu haien lorpenak
Elikadura: osagarri perfektua
Eta jarduera fisiko osasungarriarekin batera, elikadura orekatua. BM Supermerkatuetan zure haurren kirol-jarduna osatuko duen dieta baterako beharrezko guztia aurkituko duzu.
Beraz, zure seme-alabak zoriontsu eta osasuntsu haz daitezen nahi baduzu, anima itzazu kirola egitera, eta erakutsi ondo jaten!