Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Telebista (edo tableta) ikusiz jatea: akatsa haurren elikaduran

Gure etxeetan sartu zirenetik, mahaikide bihurtu dira telebista, tableta edo mugikorra. Gaur egun, familia askotan, ohiko errutina da pantaila bati adi jatea, eta horrek ondorioak izan ditzake nutrizioari dagokionez, batez ere etxeko txikienengan.

Hain zuzen ere, akatsik ohikoenetakoa da haurren elikaduran.Izan ere, dagoeneko 10 haurretatik zazpik egiten dituzte otorduak pantailaren aurrean, eta ohitura horrek areagotu egin dezake gehiegizko pisua edo obesitate arazoak izateko arriskua, eta jokabide sedentarioak izatekoa. Ondorengo faktoreengatik, batez ere, gertatzen da hori:

  • Mahaian ohitura osasungarriak izaten erakusteko aukerarik gabe uzten gaitu.
  • Jateko jardueratik eta jakiekiko loturatik distraitzen du.
  • Murriztu egiten du mahaiaren bueltako sozializazioa edo familiako kideen arteko loturak estutzeko aukera.

Azterlan batzuen arabera, zuzeneko lotura dago otorduetan distraitzearen eta gehiegi jatearen artean, edo telebista-pantailak edo beste gailu batzuk erabiltzearen eta 12 urtez azpiko haurren obesitatea areagotzearen artean.

Pantailak mahaitik kanporatzeko aholkuak

Otordua partekatzeko espazio bat izan behar da, jakiak zein esperientziak edo ikaskuntzak partekatzekoa. Gurasoek osasun-eredu gisa jokatu behar dute, pantailak otorduetatik kanpo uztetik hasita. Hona hemen hori lortzeko aholku batzuk:

  • Saia zaitez telebista egun osoan piztuta ez edukitzen.
  • Zain ezazu haurrek jaterakoan duten ingurunea: mugikorrak mahaitik kanpo.
  • Telebista itzalita (hobe sukaldean edo jangelan telebistarik ez izatea).
  • Presarik gabe: ez da komeni amaitzeko telesaio, film edo marrazki bizidunei adi egotea.
  • Otorduen ondoren, telebista ikusi beharrean, jolastu mahai-jokoetara.
  • Aprobetxa ezazu otordua haurrei ohitura osasungarriak erakusten jarraitzeko: erosketa arduratsuak, sukaldaritza osasungarria eta elikadura orekatua.