Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Askaria da eguneko energia-ekarpenaren % 15

Urriaren 3an ekin genion “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainaren bigarren faseari; bosgarren urtez jarraian, askari osasungarria egitearen garrantziaren inguruan kontzientzia sortu nahi du kanpaina, haur baten eguneko energia-ekarpenaren % 15 baita askaria.

Trapagako (Bizkaia) Montpellierreko Frantziskotarren ikastetxea izan da askari osasungarri batez gozatzeko aukera izan duen lehendabizikoa; urdaiazpiko egosizko 300 ogitarteko banatu genituen han.

Kanpainaren inaugurazio honetan, ezin zen gure medikua falta. Arantza Lopez Ocañak ikastetxeko ikasleei gogorarazi zien, ogitartekoarekin batera, esneki batekin, fruta batekin edo fruitu lehorrekin osa dezaketela askaria.

Ikastetxeko koordinatzailea pozik azaldu zen ikastetxearen filosofiarekin horren bat datorren kanpaina batean parte hartu ahal izateagatik, izan ere, “ikastetxe honetan beti landu izan dugu pertsonaren zainketa osoa, eta askari osasungarri bat hezkuntza osasungarriaren parte da”, adierazi zuen.

Kanpainaren lehendabiziko egunetan, Bizkaiko, Kantabriako eta Nafarroako beste ikastetxe batzuetan ere egon gara. Horietako bat da Iruñeko Azpilagaña ikastetxea; beste 400 ikaslek gozatu ahal izan zuten askari osasungarriaz.   

Hurrengo hitzorduak:

  • Urriak 17: San Jose Carmelitas (Santurtzi).
  • Urriak 18: Fray Pablo (Colindres).
  • Urriak 19: La Anunciata ikastetxea (Tutera).
  • Urriak 20: Luis Elejalde Rogelia de Alvaro ikastetxe publikoa (Gasteiz).
  • Urriak 23: El Lago (Iruña).
  • Urriak 24: Hermanas Huriz HLHI (Sarriguren).
  • Urriak 26: La Milagrosa (Lodosa).
  • Urriak 27: Escolapios Emaus (Tafalla).
  • Urriak 30: Juan Ramon Jimenez HLHI (Barakaldo).
  • Urriak 31: Eleizalde Ikastola (Bermeo).