Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zainduz Bizi Kids Kanpainia

Zainduz Bizi Kids; programak ikasturtea ia 6.000 askari osasungarri banatuta amaitu du

Haurren gizentasunaren eta gehiegizko pisuaren inguruko arazoa ekimen osasungarrien bidez jorratzeko helburuarekin, BM Supermerkatuak, guztira 21 ikastetxeren esku-hartzeari esker, berriro ere abian jarri du “Zainduz Bizi Kids” kanpaina, pandemia dela-eta izandako geldialdiaren ondoren. Ekimenaren asmoa da haurren elikaduran ohitura osasungarriak sustatzea eta hori jarduera ludikoen eta edukatiboen programaren bidez egitea. Era horretan, haurtzarotik hasita, elikadura egoki eta askotariko batek duen garrantzia nabarmendu nahi dugu, nutrizioan adituak direnen jarraibideak eta aholkuak jarraituz, haurrak behar bezala gara eta hazi daitezen.

 

21 ikastetxe inplikatu dira ekimen honetan

Zainduz Bizi Kids programa geratuta egon zen 2020 eta 2021ean, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-egoera medio. Ikastetxeek gogor egin dute lan zeharo aldakorra zen egoerara egokitu ahal izateko. Denboraldirik kritikoena igarota eta neurriak gehiago erlaxatuta, BM Supermerkatuak zuzendutako programa berriro abian jarri ahal izan zen, eta, horrela, jarduera gehienak urtearen azken hiruhilekoan egin ziren. Ikastetxeek erakutsitako interesari esker, programaren arduradunak animatu egin ziren ikasturteko denboraldi horretan burutzera. Guztira, 21 ikastetxek bat egin dute, batez ere Madril, Errioxa eta Nafarroa bezalako komunitateetakoak.

 

6.000 askari osasungarri banatu dira

Zainduz Bizi Kids programaren zatirik garrantzitsuenetariko bat askaria sustatzea da. Hori dela-eta, parte hartzen duten ikastetxeetan, askari osasungarri bat egiten da Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Era horretan, ikasturte honetan, ia 6.000 askari osasungarri banatu dira. Beste edizioetan bezala, Lehen Hezkuntzako ikasleek, ogitarteko bat, fruta bat eta liburuxka bat jaso dituzte gelatik irtetean, askariari eta horren onurei buruzko aholkuekin, gurasoei zuzenduta. Hori guztia paper birziklatuko poltsa batean banatu da.

Askarian gehien ematen den ogitartekoa urdaiazpiko egosiarena da eta gustukoena kakao-kremarena. Programak, halaber, ikasleen askaria, bazkaria eta ariketa fisikoa bezalako alderdiak lantzen ditu ikasgeletan. Lehen Hezkuntzako 1.000 ikasle baino gehiagori egindako inkesta batek datu oso interesgarriak erakusten ditu.

Askarian ogitartekoa da nagusi. 3 haurretatik 1ek egunero sartzen du otordu nagusi horretan. %27ak bazkarirako erabiltzen du. Askariko ogitarteko nagusia urdaiazpiko egosiarena da. Ondoren, kakao-kremarena dago, eta hirugarren lekuan gaztarena. Gehienek esneki bat hartzen dute askarian, ogitartekoarekin batera (%41). Fruta batekin %32ak nahiago du, eta 5 haurretatik 1ek soilik ogitartekoa jaten du.

Askarien %14 soilik egiten da ogi integralarekin. Gehienek barrako ogia aukeratzen dute. Horrela nahi du ia erdiak (%46). Moldeko ogiak ere indarrean jarraitzen du, eta gehien erabiltzen den bigarrena da %(27).

Meriendatzeko ogitartekorik gustukoena kakao-kremarenak izaten jarraitzen du (Nocilla, Nutela, e.a.) (%17), eta urdaiazpiko egosi eta gaztarena dago aurrekoarekin batera (%17). Bigarren postuan urdaiazpiko egosiarena aurkitzen da, hirugarrenean gaztarena eta laugarrenean txorizoarena.

Bazkarirako ere ogitartekoa aukeratzen dute batez ere, eta harekin batera fruta (hiru ikasletatik batek). Gailetak %13 jaitsi dira beste edizio batzuekin alderatuta.

Jarduera fisikoak, halaber, gora egin du. Inkesta egindako haur gehienek ariketa fisikoa egiten dute (%93), eta erdiak baino gehiagok astean 3-5 egunetan egiten dute.

 

600 bisita baino gehiago gure supermerkatuetara

Ekimenaren barruan, Lehen Hezkuntzako ikasleak BM Supermerkatuen dendetara joan dira, eta, bertan, elikaduraren zikloa eta garaiko produktuak ezagutu ahal izan dituzte. 600 bisita baino gehiago egin dira produktuak zuzenean ezagutzeko. Frutak, barazkiak, arrainak eta haragiak. Horien jatorria, ezaugarriak eta propietateak in situ azaldu zaizkie ikasle guztiei.

 

BM Supermerkatuak konpromisoa du haurren bizi-kalitatea hobetzeko, elikadura osasungarria sustatuaz eta modu aktiboan parte hartuaz etxeko txikienen haurtzaroa hobetzen oinarritutako ekimenetan.