
Zainduz Bizi Kids kanpaina
25 ikastetxe ari dira "Zainduz Bizi Kids" kanpainan parte hartzen
Hilabete honetan, azaroan, ekingo diogu “Zainduz Bizi Haurrak” kanpainaren edizio berriari, haurren elikaduran ohitura osasungarriak sustatzeko helburuz, eta Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Madrilgo 25 ikastetxek hartuko dute parte.
Hiru fase izango ditu programaren bigarren edizio honek:
I. Fasea: Heziketa-jardunaldia nutrizionistekin
Hasteko, hitzaldia eskainiko diete nutrizionistek ikasleen gurasoei. Ikastetxeetan bertan egingo dira ekitaldi horiek, eta gurasoek haien seme-alaben hazkuntza-garaian elikadurari buruz izaten dituzten zalantzei erantzuten saiatzea izango da helburua. Nutrizionistek hazkuntza-garai betean elikadura nolakoa izan behar den azalduko dute, asteko menu osasungarri bat proposatu eta elikadurari buruzko okerreko kontzeptu batzuk desmitifikatuko dituzte. Gainera, hitzaldiaren amaieran, ekintzaren informazio-dossierra banatuko zaie gurasoei, aholkuak eta errezetak jasotzen dituena.
II. Fasea: Askari osasungarria
Ikastetxe bakoitzean askaritarako ogitartekoak banatuko ditugu bigarren fasean. “Ogitarteko bat Zure Motxilan” kanpainari jarraipena emango zaio horrela; ibilbide arrakastatsu luze baten ondoren, "Zainduz Bizi Haurrak" kanpainaren barruan integratu da kanpaina hori. Eskolatik irteterakoan, ogi tradizionalez prestatutako ogitarteko bana jasoko dute ikasleek. Ogitartekoekin batera, inprimaki bat ere emango zaie, askariaren onurei buruzko informazioa jasotzen duena.
III. Fasea: Elikaduraren zikloa
Ekimenaren azken fasean, aurrez aurreko bisitak egingo dituzte ikasleek gure supermerkatuetara, eta produktuak gure dendetara eta handik beraien etxeetara nola iristen diren azalduko diegu. Azken ekintza horrekin, ikasleak elikaduraren zikloa nolakoa den bertatik bertara ikus dezan lortu nahi dugu.
Behin “Zainduz Bizi Haurrak” kanpainaren hiru faseak amaitu ondoren, txikien elikadura-ohiturei buruzko joerak eta ondorioak atera ahal izango dira.