Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Ontziak birziklatzeko eta haurrak etxean dibertitzeko ideiak

Azkeneko asteotan, nabarmen denbora gehiago ari gara pasatzen telebistaren aurrean edo Interneten. Ez da harritzekoa, konfinamenduan murriztu egin baitzaizkigu aisialdiko aukerak, eta eskura dugun teknologiara jotzen dugu entretenitzeko eta jendearekin harremanetan jartzeko.

Etxeko txikiak ere ez dira atzean geratzen. Aurrez aurreko eskolarik ez dute, eta ezin dira etxetik atera aire zabalean jarduerak egiteko; horrela, bada, areagotu egin da ordenagailuaren, telebistaren eta mugikorraren aurrean igaro ohi duten denbora. Jarduera, jolas eta eskulan dibertigarri batzuk proposatzen dizkizuegu, birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantziabarneratzen duten bitartean, dibertitu daitezen:

  • Jogurten ontziak pertsonalizatzea: Mihise orijinal bihur ditzakegu jogurten ontziak; margotu egin ditzakegu, edo sticker apaingarriak itsats ditzakegu ontzietan. Amaitzen dituzuenean, haziak landatzeko loreontzi, arkatz-ontzi edo paperezko bolatxoak saskiratzeko mini-saski modura erabil ditzakezue. Bata bestearen parean jarri eta, ea zenbat saskiratzen dituzuen!
  • Tapoientzako tranpolina: Atera iezaiozu etekina komuneko edo sukaldeko paperaren kartoiari. Goma batekin, lotu ezazu puxika zati bat mutur batean, eta sartu tapoi bat beste muturretik. Orain, tiragoma bat bailitzan, jaurti ezazu tapoia gorantz, eta saia zaitez berriro harrapatzen tutuarekin. Dibertsio-ordu batzuk izango dituzte umeek, eta erreflexuak entrenatuko dituzte.
  • Bolatokia, boteilekin: Sei ur-botilatxirlo bikain bihur ditzakegu, eta pilota txiki batekin lurrera botatzen saia gaitezke. Margo itzazu, eta apaindu itsasgarriekin, ukitu orijinal bat emateko. Bete-betean asmatuko duzu!
  • Kartoiekin egindako hiria: Esne- edo zuku-ontziek hiri txiki bat eraikitzeko balio diezagukete (zenbat eta ontzi ezberdin gehiago, orduan eta hobeto). Moztu edo margotu ateak, leihoak, teilatua...
  • Mahai-jolasak tapoiekin: Botilen tapoiekin edo kartoiekin, mahai-jolas ezagunak ere eraiki ditzakezu: hiruko artzain-jokoa, damak, baita xakea ere… irudia margotu besterik ez duzu egin behar; eta… jolastera!

BM Supermerkatuok behar duzuna bakarrik erostera animatzen zaitugu; eta, ahal duzun neurrian, saia zaitez birziklagarriak ez diren hondakinak sortzen dituzten produktuak ez erosten.