Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Uda

Udako gastronomia

Urte-sasoi bakoitzean baditugu plater tipikoak, oro har, sasoian sasoiko produktuekin lotutakoak, baina baita dagokion klimarekin ere. Neguan zopa eta koilara-plater gehiago jaten dugu; udan, gogokoago ditugu entsaladak, eta ez horrenbeste eltzekoak. Udak, baina, beste hainbat plater eskaintzen dizkigu, hotzak izan ez arren, urte-sasoi honetako klasiko bihurtu direnak. Ikus ditzagun horietako batzuk.

Barbakoak
Orain gogokoen duguna da aire zabalean egotea, eta barbakoa bat antolatzea plan ezin hobea da. Horregatik, barbakoan, parrillan edo plantxan prestatzeko produktuak dira arrakastatsuenak orain. Eta ez gara haragiaz bakarrik ari.Itsaskiak eta arrainak oso goxoak geratzen dira hiru era horietako edozeinetan prestatuta.Jar itzazu sasoiko barazkiekin, eta barbakoa ezin osasungarriagoa egingo duzu.

Paella
Urteko edozein sasoitan jan daiteke plater valentziar tipiko hau, jakina, baina badirudi gusturago jaten dugula hondartza ondoko tabernatxo batean, edo igerilekuko tabernako itzalpean.Ez dakigu zergatik, baina udako plater nagusienetako bat da.Eta onena da gustu guztietarakoak daudela:haragiarekin, itsaskiekin, barazkiekin, mistoak, etab.Guk honako errezeta hau proposatzen dizuegu: arroz-socorrata otarrainxkekin.

Entsaladak
Pasta-entsalada edo arroz-entsalada, ernamuinekin edo ziazerbekin, otarrainxkekin edo olagarroarekin, are frutarekin… bururatzen zaigun ia edozerekin presta ditzakegu entsaladak. Entsaladak ere urte osoan zehar zerbitzatzen dira gure mahaietan, baina orain are gogokoago ditugu. Freskagarriak dira egun beroetarako eta, gainera, oso praktikoak dira etxetik kanpo eramateko, hondartzan edo igerilekuan bazkaldu nahi badugu, edo picnic bat egin nahi badugu.

Izozkiak
Udako beste klasiko bat izozkiak dira, noski.Azken-buruko gisa edo jatordu tarteetan jaten ditugu, bazkalostean edo askaltzeko. Aldi berean elikatzeko eta freskatzeko aukera ematen digute.Gainera, askotariko izozkiak ditugu aukeran, markek eskaintzen dizkigutenak, zein guk geuk presta ditzakegunak. Eta ez dezagun ahaztu beste aukera batzuk ere, hala nola, jogurt izoztuak, sorbeteak eta izotz-edariak; beharbada, azken horiek izango dira freskagarrienak.

Orain bai, behin udako menua prestatu ondoren, prest gaude udaz gozatzeko.