Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Piknik bat egiteko ideiak

Eguraldi ona iritsi den honetan, piknik egitea plan ederra izan daiteke. Lagunekin edo familian egoteko aukera bikaina. Hondartzan edo igerilekuan, mendian, landan edo, besterik gabe, hiriko parkeren batean. Aire zabalaz gozatzeko, bazkari informal batekin. Bururatzen al zaizu beste ezer hoberik?

Plan hori ezin hobeto irten dadin, ezin zaigu ezer falta; eta, garrantzitsuena, jaki egokiak aukeratu behar ditugu. Ez da gauza bera mahaian eserita jatea edo zelaian edo hondartzan toalla baten gainean. Horregatik, ondo aukeratu behar dira piknik baterako errezetak. Janari arinak aukeratzea komeni da, jateko errazak eta beroarekin erraz hondatzeko arriskurik ez dutenak. Hona hemen zenbait aholku, piknik hori ezin hobeto irten dadin.

Saihetsi “egin berria”

Badaude plater batzuk prestatu eta berehala jan ezean, beren dohainak eta zaporea galtzen dituztenak. Horregatik, saihets itzazu. Kasu horietan, entsaladak dira egokienak, eta ezin konta ahala aukera dago.Konbina itzazu landare mota ezberdinak pastarekin, arrozarekin edo kinoarekin, eta gehitu iezaiozu bururatzen zaizuna:fruitu lehorrak, gazta, olibak… Hori bai, kontuz ongarriekin. Egokiena da beharrezko guztia pote txikietan eramatea, eta unean bertan ontzea entsalada. Oso onduta eramaten badituzu, herdoildu egin daiteke. Ahogozoa bazara, eskertuko duzu.

Elikagai arriskutsuak

Piknika egitea erabaki baduzu, ziur aski, eguraldi ona egiten duelako izango da; beraz, kanpoko tenperatura handia izango da. Horregatik, zenbait jaki saihestea komeni da, hala nola, arrautzekin eta etxean egindako maionesaz prestatutakoak. Patata-tortilla da ohiko plateretako bat, baina kontuz. Halaber, saia zaitez arrain gordinez prestatutako jakirik zure otzaran ez sartzen.

Sardexkaz jateko janariak

Egokiena da jateko sardexka besterik behar ez duten platerak eramatea; hala nola, lehen aipatu ditugun entsaladak edo, are, eskuz har ditzakegun aperitiboak, enpanadak edo tarta gaziak, esaterako. Mokaduzko janariak ere ezin hobeak dira kasu hauetarako, esaterako, hestebeteren bat, edo snackekin jan ditzakegunak, gazta-krema edo hummusa.

Ogitartean

Sandwicha edo ogitartekoren bat ere aukera ona izan daiteke. Aukera errazak dira etxetik kanpo jan behar dugunerako, ia edozein tokitan jateko errazak baitira. Gainera, ogitarteko bat plater oso hazkurritsua eta osasungarria izan daiteke. Adibidez, urdaiazpiko eta gaztazko milorri batzuk presta ditzakezu; aperitibo arina eta oso goxoa da, ia jende guztiari gustatzen zaiona. Ziur asmatuko duzula! Plater nagusi gisa ere presta dezakezu ogitarteko bat. Egin ezazu froga pistozko hanburgesa hauekin. Oso goxoak egongo dira ogitartean. 

Edateko

Ziur aski bero egingo duenez, hidratatu beharra izango duzu; horretarako, zukuak eramatea gomendatzen dizugu, oso egokiak baitira udan freskatzeko. Ura, edari isotonikoak edo freskagarriren bat eraman dezakezu. Hori bai, saia zaitez alkoholdun edari gehiegi ez edaten udan eguzkitan eta berotan zaudenean.

Azken-bururako

Gure aholkua da gozo-gauzak eta izozkiak saihestea, zaila baita produktu horiek kontserbatzea eta astunagoak baitira bero egiten duenean. Aprobetxa itzazu sasoiko frutak!Marrubiak, gereziak, angurria, meloia, albertxikoak… Horrelako aukera zabalarekin, zailena aukera egitea izango da, baina argi daukazunean, sar itzazu frutak hozkailuak eta goza ezazu piknik egunaz.