Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

ZAINDUZ BIZI

Arroz-socarrata otarrainxkekin

Socarrat on bat prestatzeko arroza xigortzea baina ez erretzea lortu behar da. Errezeta honetan, otarrainxkekin prestatzea proposatzen dizuegu, baina haragiarekin edo arrainarekin ere presta daiteke.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
1 tipula
1 atal baratxuri
100 gr arroz
200 ml salda
1 ñora lehor
12 otarrainxka
4 hari azafrai

PRESTATZEA

Otarrainxkak zuritu, eta salda egingo dugu azalarekin eta ñora lehorrarekin. Gerorako utziko dugu.

Baratxuria eta tipula zuritua sueztituko dugu eta arroza erantsiko dugu.  Azafrai-hariak pixka bat txigortu eta gehituko ditugu. Salda gaineratuko dugu, eta labean egosiko dugu 200 gradutan 11 minutuz.

Arroza azpil batean zabalduko dugu egosketa mozteko. 10 cm-ko diametroa duten metalezko uztaietan banatuko dugu eta pixka bat trinkotuko dugu.

Zartagin ez itsaskor bat sutan berotuko dugu eta arroza duen uztaia jarriko dugu gainean. Bi aldeetatik txigortuko dugu eta platerean jarriko dugu. Otarrainxkak salteatu, eta arrozaren gainean jarriko ditugu.


PREZIOA: TXIKIA

DENBORA: 25’
ZAILTASUNA: 7/10
OSASUNGARRIA: 7/10

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.