Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Zer janari eraman hondartzara edo igerilekura?

Udan, eguraldi onarekin, izugarri gustatzen zaigu aire zabalean ibiltzea, hondartzan, igerilekuan, mendian… Baina, ezin joango gara esku hutsik. Toalla, eguzkitako krema, eguzkitakoa… eramango ditugu, eta hondartzarako edariak eta janaria aukeratzeaz ere arduratu beharko gara; baina, ez dugu edozein edari eta janari hartuko, egokienak baizik. Zeintzuk dira aire zabalean egun-pasa joateko aukeratu beharrekoak? Jarraian ikusiko dugu.

Likidoak
Kontuan hartu behar dugu ordu asko pasatuko dugula eguzkitan, izerditu egingo dugula eta horrek deshidratatzeko arriskua dakarkigula. Horregatik, likido ugari eramatea komeni da. Ura da, inolako zalantzarik gabe, aukerarik egokiena, baina beste aukera batzuk ere baditugu, hala nola, edari isotonikoak, freskagarriak edo zuku naturalak. Beroak tentsioa jaits diezaguke, beraz, azukredun edariak ere ez dira aukera txarra. Hori bai, alkoholdun edariak saihestea komeni da, hidratatu ordez, likido galera areagotu baitezakete.
Eta hozkailurik eraman nahi ez badugu, hona hemen edariak fresko mantentzeko truku bat: sar itzazu hondar azpian, ur-ertzetik gertu. Igerilekuan errazagoa izango da itzalguneren bat aurkitzea.

Fruta
Ze fruta aukeratuko dut? Meloia eta sandia ezin hobeak dira egun beroetarako, hidratatzen laguntzen baitigute eta behar ditugun mineralak eta bitaminak ematen dizkigute. Gainera, fruta horiek prestatzeko modu ugari dago. Dadotxoetan, brotxetetan... edo meloizko gazpatxo hotz bat presta dezakegu, adibidez.
Eta meloia eta sandia ez badituzu oso gustuko, lasai, eraman itzazu albertxikoak, mertxikak edo okaranak. Urte-sasoiko edozein fruta da egokia.

Entsaladak
Beroa hobeto jasateko, elikagai arinak eta plater ez oso ugariak jatea komeni da; horregatik, entsaladak bikainak dira egun eguzkitsuetarako. Edozein landarekirekin egin ditzakegu eta, adibidez, pasta, arroza edo oilaskoa gehi diezaiekegu. Hori bai, etxetik irten aurretik ontzen ez badugu, hobe. Eraman itzazu espeziak, olioa edo ozpina, poto txikietan. Askoz hobeto kontserbatuko da entsalada eta askoz gozoagoa egongo da.

Ogitartekoak
Jaki arinez ari gara eta ogitartekoek ez dirudite aukerarik egokiena, baina ez gaitezen nahastu, ogitartekoaren osagaien araberakoa izango da hori. Egokiena ogi tartean koipe gutxiko jakiak sartzea izango da, arrautza-irinetan pasatu gabeak. Eta ogitartekoa edo sandwicha urintsuagoa izan dadin, ez ezazu saltsarik erabili, hobe barazkiak, tomatea edo oliba-olioa botatzea.

Energia-iturriak
Toallan etzanda egotea baino igeri egitea, palan jolastea edo ur-ertzean paseatzea nahiago baduzu, energia behar duzu. Horretarako, gogoratu fruitu lehor naturalak edo zerealezko barra energetikoak eramateaz. Ez da batere kostatzen eta behar dugun energia emango digute.

Prest al duzu dena? Goazen, ba!