Fideo entsalada, tomate, albaka eta oliba beltzekin
Zuzenean tuperetik jateko errezeta. Presta ezazu entsalada goxo bat fideoz, eta nahi duzun tokira eraman ahal izango duzu.
OSAGAIAK
(1 pertsonarentzat)
100 gr fideo
100 gr cherry tomate
1/2 sorta albaka
100 gr oliba beltz
50 ml oliba-olio birjina
PRESTATZEA
Fideoak ur irakian egosten jarriko ditugu 2 minutuz, urari gatza botako diogu. Iragazki batean xukatu, eta oliba-olio txorrota bat botako diegu. Mugitu egingo ditugu, hozteko eta egosketa mozteko. Olibei hezurra kenduko diegu eta turmix batean birrinduko ditugu oliba-olioarekin batera. Albaka xehatua gehitu, eta entsalada onduko dugu. Tomateak erantsi ditugu, eta ondo nahastuko dugu. Tupperrean sartu, eta hotzean mantenduko ditugu.
PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 20’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 10/10