
Arroz entsalada “pesto” saltsarekin
Pestoa italiar saltsa tipikoa da, Liguriakoa jatorriz, pasta, arrain, barazki edo hau bezalako arroz entsaladak ontzeko ezin egokiagoa.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
100 gr Arroz
20 hosto Albaka
20 Cherry tomate
30 gr Pinazi
40 gr Parmesano gazta
40 ml oliba-Olio birjin estra
PRESTATZEA
Ura irakiten jarri, arroza sartu, eta 11 minutuz egosiko dugu. Ondoren, oso ur hotzetatik pasako dugu. Gerorako utziko dugu.
Pinaziak zartagin batean pixka bat erreko ditugu. Albaka-hostoak txikitu eta olioarekin nahastu (albaka-hosto batzuk apaintzeko utziko ditugu). Tomateak lau zatitan moztuko ditugu. Parmesano gaztaren xaflak egingo ditugu azal-kentzekoarekin.
Arroza onduko dugu gatz pixka batekin eta albaka-olioarekin. Tomatea, gazta eta pinaziak gehituko ditugu. Gorde ditugun albaka-hostoekin apainduko dugu.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 30’
ZAILTASUNA: 4/10
OSASUNGARRIA: 9/10