
Elikadura
Nola prestatu ondo arroza
Ia hamar mila arroz barietate dago; izan ere, milioika pertsonaren dietan oinarrizkoa den jaki bat da. Munduan gehien ekoizten den bigarren zereala da arroza eta, proteina gutxi duen arren, bizirauteko elikagaia izan da tradizionalki ia kultura guztietan. Hala ere, eta bitxia dirudien arren, ez diogu puntu egokia harrapatzen prestatzerakoan.
Hasiaurretik, zer arroz mota erabiltzenarigaren izan beharkodugukontuan. Trinkoezgeratzeko, nahitaezkoaizango da hainbataholkujarraitzea. Lehenikkomeni da arrozagarbitzea. Erabilitako arroz motarenaraberakoegoste-denborahartuko da aintzat. Dena dela, betikontsultadezakegu arroz-paketeanadierazten den egoste-denbora.
Arroz lehorrakegosteko, arrozabaino 2-3 aldizgehiagourerabilibeharkodugu. Arroz zukutsuenkasuan, urproportzioahandiagoaizango da.
Eta arrozapuntu-puntuangeratzeko, ezduguinoizahaztubeharbehar-beharrezkoaizango dela pixka batean pausatzenuztea.
Behinkozinatudeneankontsumitzenezbada, hotzeankontserbatubeharko da, bakteriakugarituezdaitezen –arazo gastrointestinal askorenerredunbaitira–.
Arrozarekin prestatzeko errezeta batzuk
Arroza oinarritzat duen errezeta asko dago mundu osoan zehar. Oso estimatuak diren kultura gastronomikoek –txinatarrak, japoniarrak eta indiarrak, besteak beste– arroza erabiltzen dute beren platerik tipikoenetan. Horixe da sushiaren kasua bere aldaera guztietan; arrozik gabe, ezinezkoa izango litzateke jaki bikain txiki horietaz gozatzea.
Italiara ere bidaia genezake; pasta den arren hango plater nagusia, arrozak ere toki garrantzitsua dauka. Risotto eran prestatzen dute; arroz melenga, baina barrutik al dente dagoena.
Eta, horren urruti joan gabe, hemen ere, iberiar penintsulan, plater asko prestatzeko osagai nagusitzat arroza erabiltzeko tradizio handia dago. Valentziako Erkidegoa da ospe handiena duena, bere paella eta horren estimatua den socarratarekin; mundu osoan dira ezagunak.
Sormen handiagoa izaten saiatu eta sukaldean berritzaileak ere izan gaitezke; errezeta honetan, esaterako, arroz harrotua erabili dugu, edo arroz-kremak ere presta ditzakegu, beste jakiren baten itxura ematen duelarik.
Gainera, arroza entsaladatan edo betegarri gisa erabil daiteke. Eta azken-burukoetan? Nork ez du gustuko arroz-esnea?
Goxoa eta erabilera anitzekoa izateaz gain, glutenik gabeko zereala da arroza; beraz, zeliakoentzako egokiak diren plater asko prestatzeko oinarritzat balio du. Beste arrazoiren bat behar al duzu arroza zure dietan sartzeko?