Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Arroza jogurtarekin

Errezeta hau betiko arroz-esnearen ordezko aukera bat da.Oso modu antzekoan prestatzen da, baina esnearen ordez, jogurta erabiliko dugu prestatzeko.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
60 g Arroz
120 ml Ur
60 ml Esne-gain
40 g Azukre
Limoi 1
Kanela-zotz 1
Kanela hautsa nahi adina
Danone Vitalinea 2 Jogurt natural

PRESTATZEA

120 ml uretan 60 g arroz jarriko ditugu egosten, limoi-azala eta kanela-zotza gehituta, 11 minutuz su eztian. Nahastu egingo dugu aldian behin. 60 ml esne-gain azukrearekin gehituko dugu eta beste 4 minutu utziko dugu irakiten.

Nahiko lehor geratuko da. Hozten denean, bi jogurtak gehitu eta ontzietan ipiniko ditugu. Kanela hautsa gehituko dugu gainetik apaintzeko.

PREZIOA: BAXUA
DENBORA: 30’

ZAILTASUNA: 4/10
OSASUNGARRIA: 8/10