Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Txipiroi risotto zuria eta beltza

Txipiroizko risottoa prestatuko dugu, aurkezpen berezi batekin, bi tonalitatetan. Arrozaren alde bat zuria izango da, eta bestea beltza.

OSAGAIAK

(4 pertsonentzat)
3 baratxuri ale
1 tipula
2 txipiroi ertain
Txipiroitinta poltsa bat
200 gr. bomba arroza
Ura (arrozaren kantitate bikoitza)
20 gr. Gazta parmesano birrindua
Ardo zuria
10 gr. gurin

PRESTATZEA

Risotto beltza prestatzeko, baratxuri erdia eta típula eta txipiroia oso mehe ebaki. Barazkiak zartagin batean jarri eta apur bat sueztitu. Txipiroia gehitu eta nahastu urre-kolore apur bat izan arte. Arroza gehitu eta minutu batez sueztitu. Tinta uretan urtu, ura pixkanaka erantsiz eta 14 minutuz etengabe nahastuz. Gerorako gorde. Egosketaren azken 2 minutuak risotto zuriarekin batera egingo ditugu.

Risotto zuria prestatzeko, barazkien erdia oso mehe ebakiko dugu eta apur bat sueztitu. Arroza erantsi eta minutu batez sueztitu. Ura gehituko dugu eta 14 minutuz nahastu.

Bi risottoak sutan jarriko ditugu, ur apur bat gehiago erantsiz. 2 minutuz egosten utziko ditugu eta risotto zuriari gazta parmesanoa, gurina eta ardo zuria gehituko dizkiogu. Bi arrozak elkarrekin zerbitzatuko ditugu.

PREZIOA: BAXUA
DENBORA: 45’
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 9/10