
Arroz krema “arrautza frijituarekin”
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
50 gr arroz
200 gr oilasko-salda
1/2 tipula
1 atal baratxuri
4 arrautza-gorringo
8 xerra hirugihar
PRESTATZEA
Tipula eta baratxuri xehatua sueztituko dugu. Arroza gehituko dugu, nahasi eta oilasko-saldarekin bustiko dugu. 20 minutu egosten utziko dugu. Birrindu eta iragazi egingo dugu –bero mantenduko dugu gerorako–.
Hirugiharra zartagin ez itsaskor batean markatuko dugu, kurruskari utzi arte.
Arroz-krema platerean jarriko dugu, baina arrautza frijitu baten tamainan. Gorringoa gainean jarriko dugu, erdian, eta albo batera hirugihar xerrak.
PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 25’
ZAILTASUNA: 7/10
OSASUNGARRIA: 6/10