Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Azkenburu osasungarriak

Tartak, pastelak, bonboiak… Inork ez dio ezetz esaten gozoki bati, baina batzuetan pentsatzen dugu azkenburuak debekatuta daudela, azkenburu bat osasungarria ere izan daitekeen arren. Gozozaleentzat azkenburua bazkari edo afari baten zatirik onena da, eta ez diogu uko egin behar, azkenburua hartzea eta zaintzea bateragarriak direlako. Gakoa da azkenburua ongi aukeratzea eta dieta osasungarri eta orekatua egitea. Ainhoa Prat dietista nutrizionistak zenbait aholku eman dizkigu gure azkenburuak osasungarriak izan daitezen.

Oreka aurkitzea
Azkenburu bat aukeratzen dugunean bi aukera ditugu: aurretik eginda dagoen bat aukeratu, edo osagaiak erosi eta guk etxean prestatu. Onena da oreka lortzea, hau da, prozesatuta dauden gozokiak neurriz hartzea eta noizean behin etxeko azkenburuak egitea. Beti arrakasta handia dutenak egin ditzakegu (hala nola mamia, sagar tarta edo jogurt-moussea), edo errezeta berriak egin, esaterako hemen daukagun esne-zatia mangoarekin, edo nazioartekoagoak diren azkenburuak aukeratu, adibidez, panna cotta. Atera barruan daukazun sukaldaria azkenburu osasungarriak egiteko!

Azukrearen ordezkoak
Jaten dugun elikagai guztietan azukrea dago; uste duguna baino gehiago. Kontsumitzen dugun azukre-kantitateari prozesatutako elikagaietan dagoena gehitu behar zaio, hala nola freskagarrietan, opiletan, saltsa batzuetan, jogurtetan eta bestelakoetan dagoena. Horregatik, azkenburu bat gozatzean komeni da azukre zuria ez den beste gauzaren bat botatzea, hala nola estevia, koko-azukrea edo eztia.  Horrez gain, ziropa batzuk ere erabil ditzakegu, hala nola astigar- edo agabe-ziropak, edo baita datilak ere, gure platerei ukitu gozoa emateko.

Zer irin aukeratu
Gari-irina da gozogintzan gehien erabiltzen dena. Hala ere, pertsona guztiek ez dute garia modu berean digeritzen. Merkatuak hainbat zereal eta irin eskaintzen dizkigu bestelako aukerak gisa:  oloa, artobeltza, espelta, artoa eta abar. Zereal horietako batzuk, hala nola artobeltza edo artatxikia, zeliakoek ere har ditzakete; azkenburu gozo batez ere goza dezakete. Zuk zeuk presta dezakezu etxean edo bilatu gure elikagai osasungarrien atalean gehien gustatzen zaizuna. Pastelak, pastak, galletak...glutenik gabeko produktuen eskaintza gero eta zabalagoa da.

Txokolatea
Txokolatea gustukoa duzuenok zorionekoak zarete, izan ere, kakaoren neurrizko kontsumoak hainbat onura ekartzen ditu gure organismora. Antioxidatzaile ona da larruazalerako eta oso ona gure osasun kardiobaskularrerako.  Horrez gain, kolesterol kantitatea murrizten laguntzen du, gure nerbio-sistema bizkortu eta gure gogo-aldartea hobetzen du. Ainhoa Prat dietista nutrizionistak gomendatzen diguna da txokolate puruena hartzea, hau da, % 70 eta % 80 arteko kakaoa duena. Horrekin batera hartu fruitu gorriak, prestatu brownie bat edo egin ‘txokolatezko luxu’ esan diogun errezeta gozo hau. Asmatu zergatik esan diogun horrela! 

Fruta
Ez gara frutaz ahaztu behar, osagai ezin hobea baita gure azkenburuetarako, gozoa eta osasungarria delako. Eta sasoikoa bada, hobe! Udan errezeta hauek egin ditzakegu, meloiarekin edo mertxikekin, esaterako, eta neguan, atera etekina C bitaminari. Mandarina beteak adibidez?. Jar gaitezen martxan, eta sukaldera!

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.