
Esne puskak mangoarekin
Esnea osagai nagusia den azkenburuko osasungarri bat egin dugu. Horrekin batera, fruta gisa mangoa aukeratu dugu.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
400 ml esne oso
35 g arto-irin
80 g azukre
Limoi azal bat
1 makil kanela
2 orri filo-pasta
300 gr gurin
20 gr. glas azukre
2 mango
Intxaur muskatua
4 hosto fresko menda-belar
40 gr azukre
PRESTATZEA
Esnea 5 minutuz egosiko dugu kanelarekin, azukrearekin eta limoi azalarekin. Artoirina esne pixka batekin disolbatuko dugu, eta 4 minutuz irakiten utziko dugu. Molde angeluzuzen altu batean botako dugu; hartara, gero errazago egin ahal izango ditugu zatiak. Gutxienez 8 orduz gordeko dugu gerorako.
Mangoak zurituko ditugu. Horietako bat zuku-makinatik pasako dugu eta limoi-tanta batzuekin eta azukre pixka batekin maneatuko dugu. Gerorako utziko dugu. Beste mangoa lauki txikietan moztuko dugu eta, gurinarekin eta azukrearekin batera, su bizian salteatuko dugu. Menda-belar xehatua eta intxaur muskatua erantsiko ditugu. Sutik kenduko dugu.
Esnea 6 cm luze, 3 cm altu eta 3 cm zabal moztuko dugu. Filo-pastaren orri-erdia gurinarekin margotuko dugu. Azukrea gainetik bota eta esne-puska bilduko dugu. Eragiketa errepikatuko dugu 4 puskak egin arte. Zartagin bat gurin pixka batekin suan jarriko dugu. Esne-puska alde guztietatik gorrituko dugu. Plateraren erdian
PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 60’ 8 H
ZAILTASUNA: 8/10
OSASUNGARRIA: 7/10