Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Idiazabalgo mamia

 

Idiazabal gazta erabiliko dugu gatzatua edo mamia egiteko; mamiarekin batera, irasagar-krema eta intxaur azukregorrituak.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
Idiazabal mamia prestatzeko:
500 ml ardi-Esne
Gatzagi-tanta batzuk
100 g Idiazabal Gazta

Irasagar-krema egiteko:
100 g Irasagar
25 ml Ur

Intxaur garrapiñatuak egiteko:
25 g intxaur txikitu
25 g Azukre

PRESTATZEA

Irasagarra sutan jarriko dugu urarekin, disolba dadin. Lortutako krema 4 edalontzitxotan banatuko dugu.

Gazta birrinduko dugu eta esnetan utziko dugu egonean 12 orduz. Iragazi egingo dugu eta sutan jarriko dugu 45 gradu lortu arte. Irasagar-kremaren gainean pare bat gatzagi-tanta botako ditugu eta esnea botako dugu, mugitu gabe gatzatzen utziz. Intxaurrak eta azukrea sutan jarriko ditugu eta etengabe mugituko ditugu azukrea disolba dadin eta intxaurrekin itsatsita gera dadin. Urre kolorea hartzen duenean, labeko paperera aterako dugu. Hoztean, itsatsita geratu direnak bereiziko ditugu.

Mamia eta intxaurrak bereizita zerbitzatuko ditugu.

 

  • POSTREAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: +60'