
Sagar tarta whiskyarekin
Modu asko daude sagar-tarta bat egiteko. Geuk brick orezko oinarri bat duen errezeta hau proposatzen dizuegu.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
Betegarria egiteko:
2 Sagar
200 gr Gurin
200 gr Azukre
200 ml Whisky
Tartarako:
1/2 adar Banilla
4 orri Brick
1 koilarakada glas Azukre
1 koilarakada Gurin
PRESTATZEA
Sagarrak ataletan moztuko ditugu. Suan gorrituko ditugu gurinarekin eta azukrearekin 10 minutuz. Whiskyarekin flanbeatuko dugu eta 5 minutuz utziko dugu erreduzitzen. Gerorako utziko dugu.
Brick orriak gurinarekin margotuko ditugu eta gero glas azukrearekin. Brick orri bat jarriko dugu 10 cm-ko uztai batean. Betegarria sartu eta beste brick orri bat jarriko dugu. Labean sartuko dugu 160ºC-tan 20 minutuz.
Moldea kendu, eta zerbitzatuko dugu.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 50’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 6/10