
Fruitu gorriak txokolate zuriarekin eta beltzarekin
Andere-mahatsak, ahabiak, masustak...Gozatu fruitu gorrien propietate guztiez txokolatea ere duen azkenburu honekin.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
50 gr andere-mahats
50 gr ahabi
50 gr masusta
100 gr txokolate beltz
50 gr txokolate zuri
50 ml esnegain
25 ml esne
1 sorta menda
PRESTATZEA
Txokolate beltza maria-bainuan disolbatuko dugu eta fruitu gorrien erdia txokolate urtu horrekin bustiko dugu. Hozkailuan hozten utziko dugu.
Txokolate zuria disolbatzen jarriko dugu, su geldoan, esnegainarekin eta esnearekin batera. Gerorako utziko dugu.
Plateraren hondoa txokolate zuriaren kremarekin estaliko dugu. Txokolate beltzez bustitako fruitu gorriak eta bainatu gabeko beste fruitu gorriak gainean jarriko ditugu. Menda-hostoekin apainduko dugu.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 50’
ZAILTASUNA: 1/10
OSASUNGARRIA: 6/10