
Txokolatezko gutizia
Txokolateak burua galarazten badizu, zure neurrikoa da errezeta hau. Txokolate zuri eta beltzezko nahasketa, azken-buruko zoragarri hau prestatzeko.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
80 gr Brownie
30 gr Txokolate zuri
60 ml Ur
80 gr Txokolate beltz (% 70)
100 ml Esnegain
200 ml Cava
100 gr Azukre
Kakao-hautsa
PRESTATZEA
Browniea txikitu, eta gerorako gordeko dugu. Txokolate zuria urarekin suan disolbatuko dugu. Gerorako utziko dugu. Txokolate beltza desegin, eta esnegain harrotuarekin nahastuko dugu (3/4an harrotua, hau da, elur-puntura iritsi gabe). Gerorako utziko dugu. Cava azukrearekin jarriko dugu irakiten, jarabe fin bat geratu arte. Hozten utziko dugu, eta gerorako gordeko dugu. Browniea kopa baten azpialdean jarriko dugu, eta txokolate zuri likidoarekin estaliko dugu. Gainetik txokolate beltzezko krema botako dugu eta cava-jarabearekin busti. Amaitzeko kakao- hautsa botako diogu gainetik.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: HANDIA
- DENBORA: +60'