
Banillaz betetako mandarina
Fruta osagai oso ona da azken-burukoak prestatzeko. Oraingo honetan, mandarinak aukeratu ditugu. Mandarinen zukua erabiliko dugu; baina baita azala ere, ontzi gisa balioko digu.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
200 ml Mandarina-zuku (8 mandarina)
1 Arrautza oso
1 Arrautza-gorringo
20 gr Azukre
1 adar Banilla
PRESTATZEA
Koilara batekin hustuko ditugu mandarinak, azala osorik uzten saiatuta. Mandarinen edukiarekin zukua egingo dugu, eta, gero, zukua iragaziko dugu.
Zukua banillarekin, arrautza osoarekin, gorringoarekin eta azukrearekin nahastuko dugu. Suan jarriko dugu, krema ingelesa izango balitz bezala (90ºC-tan). Hozten utziko dugu.
Behin hoztu denean, mandarinak bete, eta zerbitzatu egingo dugu.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA