
Tiramisu browniea
Bi azken-buruko goxo bateratuko ditugu.Amerikako Estatu Batuetako gastronomian tipikoa den txokolatezko bizkotxo hau, italiar tiramisuaren mascarponearen ukituarekin.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
150 gr Txokolate beltz (% 70)
50 gr Gurin
25 gr Intxaur xehatu
10 gr Kafe disolbagarri
1 Kafe huts
2 Arrautza
50 gr Irin
Mascarpone krema egiteko:
50 ml Esnegain
50 gr Mascarpone gazta
10 gr Azukre
PRESTATZEA
Txokolatea gurinarekin urtuko dugu mikrouhinean. Arrautzak, irina eta kafe disolbagarria erantsiko dugu. Guztia ondo nahastu, eta molde angeluzuzen batean laberatuko dugu, 170ºC-tan 25 minutuz. Hozten utziko dugu, eta gerorako gordeko dugu.
Esnegaina azukrearekin harrotuko dugu. Mascarponea gehituko diogu, baina arreta handiz nahastura mindu ez dadin. Gerorako utziko dugu.
10 cm luze eta 5 cm zabal duten zatietan moztuko dugu, eta zertxobait berotuko dugu labean, 150ºC-tan 5 minutuz. Berotu denean, platerean jarri eta mascarpone kremaren koilarakada bat botako diogu gainetik. Amaitzeko, kafe disolbagarria hautseztatuko dugu gainetik.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'