Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Zure piknik-saskian eraman behar dituzun jakiak, arrakasta izan nahi baduzu

Uda iritsi den eta bidaiatzera goazen honetan, piknika beti da aukera paregabea aire zabalean janari arin eta osasungarriaz gozatzeko. Errezeta hotzak dira nagusi pikniketan, baita tradizionalki beroak jaten diren baina hotzak ere jan daitezkeen platerak ere, eta piknika aukera ezin hobea da horretarako.

Hona hemen zure saskian falta ezin diren janarien zerrenda bat:

  • Tomate-entsalada: Kaloria kopuru txikikoa, urtsua eta freskagarria, tomatea udako ezinbesteko jakia da. Berdin dio freskoa, zukuan edo entsaladan; beti da erakargarria tomatea. Zer iruditzen zaizu gazta fresko pixka batekin probatzea?
  • Txitxirioak: Hitza irakurri eta lapikoko bero bat burura etorri bazaizu –eta dagoeneko izerditan hasi bazara–, jakin ezazu txitxirioak hau bezalako plater hotzak prestatzeko eta nahi duzun tokian haietaz gozatzeko ezin hobeak direla.
  • Wrap begetalak: Ogitartekoak eta sandwichak ere ohikoak dira piknik-saski batean. Aspertu egiten zaituzte? Alda ezazu ogiz: adibidez, guakamole, arto gozo, tomate eta piper berdezko wrapa(dena ondo txikituta).Beste aukera batzuk ogi tradizionalarekin, izokina, errukula eta gazta.
  • Hummusa: Aukera elikagarri eta osasungarria, askotariko osagaiak onartzen dituena: ilarrak, babarrunak… baita beste lekale batzuk ere. Eta igurzteko, ortuari-txip batzuk (azenarioa, alberjinia, kuiatxoa, etab.) edo ogi integrala.
  • Antxoa-tortilla: Tortilla beti dago boladan mendialdeko edo hondartzako ganorazko aperitibo batean. Hotza zein beroa, beti dago goxoa, eta hamaika modutara presta daiteke, patata-tortilla klasikotik harago. Eta zer iruditzen zaizu piknikera antxoaz egindako sasoiko tortilla bat eramatea? Itsasotik gertu, gainera, are gehiago gozatuko duzu.
  • Fruta freskoa: Bikainak dira, eta ez dute hotz beharrik, piknika ordu gutxi batzuetakoa bada: arbeletxekoak, masustak, ahabiak, angurria, meloia, gereziak, madariak, mandarinak, okaranak, marrubiak… Zeuk aukeratu.
  • Ura, zukuak eta irabiaki osasungarriak: Eta hidratatzeko, uraz gain, fruta- eta barazki-zuku goxoak prestatzeko aukera duzu, bitamina eta mineralez beteak. Aldatzea nahi baduzu, egin ezazu limoi-uraren aldeko apustua, edo harritu itzazu ingurukoak, tez prestatutako hartzitutako burbuiladun edari orijinal honetaz, oso boladan dago: kombucha.

Zer da piknikera eramatea nahiago duzuna?