
Antxoa tortilla
Ohikoena frijituta edo ozpinetan prestatzea den arren, antxoak prestatzeko beste modu asko dago. Zer iruditzen zaizue tortillan egiten baditugu?
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
400 g Antxoa
4 Arrautza
2 Baratxuri-ale txikituta
2 Kaiena
oliba-Olio birjina estra
Perrexila
Tomate 1
Gatza
PRESTATZEA
Antxoa-solomoak aterako ditugu. Isatsa eta erdiko hezurra kenduko ditugu. Baratxuriak txikituko ditugu eta zartaginean jarriko ditugu kaienarekin. Tomate txikitua eta antxoa-solomo garbiak gehituko ditugu. Arrautzak irabiatuko ditugu eta antxoa-frijitukiarekin nahastuko dugu. Tortilla kontuz egingo dugu, barrutik ez du lehortu beharko. Alde bakoitzetik minutu batez eginda nahikoa da.
PREZIOA: BAXUA
DENBORA: 60’
ZAILTASUNA: 7/10
OSASUNGARRIA: 8/10