
Elikadura osasungarria
Konbutxa: kon-bu-zer?
Konbutxa orain dela urte batzuk Kaliforniako hipster-en artean oso boladan jarri zen hartzitutako edaria da, baina antzinateko Txinan du jatorria, orain dela 2.000 urte baino gehiago. Duela lau urte, beheak eta goiak irensteko irrikan zeuden Extremadurako bi gazte bidaiarik haien Konbutxa fabrika propioa sortu zuten Fregenal de la Sierra Extremadurako herri txikian. Komvida da ekimen horren emaitza, freskagarri osasungarri, natural eta artisau erakoa, osagai % 100 natural, ekologiko eta hurbilekoekin egindakoa.
Hiru zaporetakoak aurkituko dituzu BM Supermerkatuetan:
Greenvida, te berdez egindakoa:jatorrizkoa
“Gutxiago gehiago” denaren erakusgarri perfektua. Konbutxarik puruenaren onurak ditu, oinarrizko lau osagai bakarrik baititu: ura, te berde ekologikoa, Scoby eta kanabera-azukre ekologikoa.
Gingervida, jengibre eta limoizkoa:biziena eta freskagarria
Eztanda zitrikoa zure ahosabaian, beharra duzunean energia-plus bat emango dizuna. Gure antiinflamatorio naturala da, jengibreak eta limoiak dituzten efektuei esker. Ginger bat, yeah!
Berryvida, fruitu gorrizkoa:Marrubiak, ahabiak eta hibisko-lorea
Komvida etxearen freskagarririk gozoen, naturalen eta osasungarriena. Gozozaleenentzako perfektua. Antioxidatzaile estra bat ematen dio gorputzari, fruitu gorrien efektuari esker.
Zergatik hartu Komvida konbutxa?
- Gure flora biziberritzen eta orekatzen duten bakteria berriak ditu.
- Digestioak estimulatzen ditu.
- Bitamina ugari du, B taldekoak batez ere.
- Immunitate-sistema indartzen du.