Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Dieta beganoetarako errezetak: babarrun eta piper erre hummusa

Hona hemen hainbat plateretan lekaleak sartzeko beste errezeta erraz eta goxo bat. Kasu honetan, babarrun eta piper hummusa. Nahiago baduzu, babarrunen ordez beste lekale batzuk erabil ditzakezu, trampó honetan txitxirioak erabil ditzakezun bezala. Lekaleak modu anitzago batean jateko beste modu bat da.

Oso erraz eta azkar prestatzen da. Osagai hauek izan behar dituzu, besterik ez:

  • 400 gramo babarrun zuri
  • 2 piper gorri
  • Baratxuri bat (aukeran)
  • 2 zopa-koilarakada sesamo edo tahini  
  • Limoi-zukua, naiherara
  • Oliba-olio Birjina Estra –zurrustatxo bat–
  • Kuminoa, nahierara
  • Piperrauts mina, nahierara
  • Gatza, nahierara
  • Ura

Lanari ekiteko unea iritsi da: garbi itzazu piperrak eta ondo lehortu (ez iezaiezu oraindik azala kendu), eta erabili pintzel bat oliba-olioz margoztatzeko.  Erre itzazu labean (berotu aurrez, 200ºC-tara) 25-35 minutuz, tartean buelta emanez. Azala pixka bat belzten zaienean, ateratzeko unea da.

Gogoratu behar dugu piperrak oso elikagarriak direla; zuntz, folato, bitamina eta antioxidatzaile kopuru handia dute, C bitamina batez ere.

Hozten direnean, zuritu egingo ditugu. Piperrak zuritzeko trukua! Estali itzazu beste ontzi batekin, lurrunak prozesuan lagun dezan. Egin ebaki bat luzetara, kendu zurtoina haziekin, eta pasatu laban bat arrasetik, gera litekeen haziren bat kentzeko. Ondoren, kendu kanpoko azala.

Behin zuritu ondoren, bota piperrak eta haiek askatu duten zukua irabiagailuaren ontzira, babarrunekin, baratxuriarekin, gatzarekin, oliba-olio birjina estrarekin, limoi-zukuarekin, sesamoarekin eta tahiniarekin batera. Irabiatu dena (beharrezkoa bada, testura zuzentzeko bota ura), eta gehitu espeziak, nahierara. Zerbitza ezazu olio-zurrustatxo batekin eta piperrauts min pixka batekin.

Eta hummus goxo honi lagun egiteko, zapore suabeko crudité batzuk, hala nola azenario tirak edo cherry tomateak, edo igurtzi ezazu ogi integral edo zerealezko ogi on baten gainean. On egin!

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista