Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Zitrikoak, propietate eta onura ugari

Fruta zitrikoak asko kontsumitzen dira. Hainbeste, non farmazia-industriak eta lurringileek ere erabiltzen baitituzte. Horrez gainera, bioerregai modura ere erabiltzen dira. Baina, batez ere, aliatu apartak dira gure osasunerako. Laranjak, pomeloak eta limoiak, mandarinak eta klementinak, limak…; zitriko-aukera oso handia da. Bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina guztiek dituzte propietate eta onura batzuk gure dietan ezinbesteko egiten dituztenak.

Jarraian, gure nutrizio-aditu Marta Aguirrek zitrikoen propietate batzuk eta gure organismorako dituzten onurak gogorarazten dizkigu:

  • C bitaminatan aberatsak: C bitamina asko izaten dute; horregatik, beste elikagai batzuetako burdina xurgatzen laguntzen digute, besteak beste. Horregatik, burdin asko duen produkturen bat jaten dugunean —lekale-plater bat, adibidez—, gomendatzen da postre gisa zitriko bat hartzea. Gainera, azido zitrikoak C bitaminaren eragina indartzen du, kaltzioa xurgatzen laguntzen baitu.
  • Immunitate-sistema hobetzen dute: Fruta zitrikoek propietate antioxidatzaileak eta hanturaren kontrakoak ematen dizkiote gure organismoari, eta propietate horiek gure defentsak eta immunitate-sistema estimulatzen dituzte. Horregatik gomendatzen dira hainbeste gripe-koadroetan. Defentsen estimulu horrek katarro-sintomak arintzen ditu.
  • Propietate antioxidatzaileak eta hanturaren kontrakoak: C bitaminari, azido zitrikoari eta flabonoideei esker, zitrikoek gaixotasun kardiobaskularretatik babesten gaituzte, kolesterol-maila jaisten laguntzen dute, eta, beraz, bihotzeko gaixotasunak prebenitzen dituzte, hein batean gantzik ez dutelako. Horrez gainera, tumoreen aurkako efektua dute, defentsak eta immunitate-sistema estimulatzen baitituzte.
  • Eder eta osasuntsu: Zitrikoek kolagenoa sortzen laguntzen dute; beraz, azala eder eta osasuntsu mantentzen dute, C bitaminari eta esentzia-olioei esker. Bestetik, kaloria gutxi dutenez eta propietate diuretikoak eta laxanteak dituztenez, pisua galtzen laguntzen dute.
  • Onak ikusmenerako: Zitrikoek karotenoideak dituzte, hala nola luteina eta zeaxantina, zeinak erretinan eta kristalinoan baitaude. Horregatik, zitrikoek kataratak eta makula-endekapena izateko arriskua txikitzen dute.
  • Detoxifikatzaileak: Fruta zitrikoek eragin detoxifikatzailea dute, eta, horri esker, organismoan metatzen diren substantzia toxikoak desagerrarazten dituzte, hala nola azido urikoa.
  • Zuntz asko dute: Zuntz asko dutenez, heste-igarotze ona izaten laguntzen dute. Baina kontuan izan behar da zuntza batez ere azal azpiko zati zurian kontzentratzen dela; horregatik, komenigarriagoa da fruta osorik jatea zukuan hartu ordez.

ZITRIKOAK JATEKO BESTE MODU BAT

Fruta, otordu artean, gosarian edo bazkaldu ondoren postre gisa jateaz gain, gure errezetetako osagai ezin hobea izan daiteke. Erabili zitrikoak arrain batzuei zaporea emateko, hala nola legatzari edo izokinari, edo postre osasungarriak egiteko, adibidez, laranja-carpaccio bat kanela eta pistatxoekin.

Mandarinak eta klementinak ere oso baliagarriak dira sukaldaritzan. Entsalada baten osagai izan daitezke besterik gabe, edo platereko produktu izar. Banillaz betetako mandarina  hauekin hatzak miazkatuko dituzu, osasungarriak ez baitu zertan aspergarria izan.

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

BM supermerkatuetan, KALITATE APARTEKO laranjak, mandarinak eta klementinak ditugu. Horrek esan nahi du ezagutzen dugula produktuaren jatorria, non hazi diren, zein diren biltzeko eta kontsumitzeko une egokiak, bai eta fitxa teknikoko datuak ere (kalibrea, azidotasuna, heldutasuna...). Une egokia orain da, udazkenetik aurrera eta negu osoa.