
Elikadura
Zein dira fruta zitrikoak?
Zitrikoak Citrus izeneko fruitu-multzo batekoak dira. Citrus generoko zenbait arbola daude. Hibridatzeko erraztasun handia dute, eta horrek zitriko-aukera handia sortzen du.
Hauek dira zitriko-mota ohikoenak.
- Zidra: limoiondoaren antzekoa da, baina fruituak handiagoak eta garratzagoak dira. Zuku gutxi dute, eta oso usaintsuak dira.
- Limoia: usain freskoa eta bizia du, eta azido zitrikoa % 5 inguru du.
- Lima: zitrikoetan garratzena da. Limoiaren antza du, baina berdeagoa da. Azido zitrikoa % 8 du.
- Mandarinak: txikiagoak eta zapalagoak dira, oso usaintsuak eta gozoagoak.
- Laranjak: zitrikoen ekoizpenaren ¾ dira.
- Arabisagarra: handia eta oso mamitsua da, eta oso klima epela behar du.
- Pomeloa: laranja gozoaren eta arabisagarraren arteko hibrido bat da, eta haiek baino zapore mingotsagoa du.
- Klementina: mandarinaren eta laranja mingotsaren arteko nahasketa bat da. Mandarinaren forma du, eta laranjaren gozotasuna.
MANDARINAK, KLEMENTINAK ETA LARANJAK
Batzuetan, nahasi egiten ditugu mandarinak eta klementinak. Biak usaintsuak eta gozoak dira, eta fruta-gozoki deitu diezaiekegu, baina badituzte desberdintasun batzuk.
- Klementina mandarina baino txikiagoa da.
- Mandarinek azala haragiari atxikiagoa dute, eta okerrago zuritzen dira.
- Mandarinek haziak (pipitak) dituzte, eta klementinek ez.
- Mandarinak garratzagoak dira, eta klementinak, gozoagoak.
- Mandarinen garairik onena udazkena da, eta klementinena, negu-hasiera.
- Klementinaren sasoia mandarinarena baino askoz laburragoa da.
Bestalde, nahiz eta mandarinak eta laranjak ez ditugun nahasten itxuragatik, baliteke pentsatzea berdinak direla propietateei dagokienez, baina badituzte desberdintasunak:
- Zaporeari dagokionez, laranja mandarina baino garratzagoa izaten da, azido zitriko gehiago duelako.
- Mandarinak C bitamina gutxiago du, baina A probitamina gehiago.
- Laranjak mandarinak baino azido foliko gehiago du.
C BITAMINAREN DOSIA
Zitrikoek onura asko dituzte gure osasunerako, eta aliatu apartak dira C bitaminaren mailak mantentzeko. Horregatik, gure nutrizio-aditu Marta Aguirrek gogorarazten digu gomendagarria dela zitriko bat jatea egunean. C hidrodisolbagarria da, eta gernuan kanporatzen da; hau da, ez da ez gordetzen ez metatzen organismoan. Beraz, maiz kontsumitu behar da batere gabe ez gelditzeko.
Gogoan izan, gainera, zitrikoen zuntza aprobetxatzeko —azal azpiko zati zurian dago— hobe dela fruta osorik jatea zukuan hartu ordez. Baina zukutzea erabakitzen badugu, hartu zukua zukatu eta berehala, C bitamina oso labila baita eta bizkor galtzen baita airearen oxidazioz, argiagatik eta abar.
ZITRIKOAK JATEKO BESTE MODU BAT
Uste ez badugu ere, fruta, oro har, eta zitrikoa, bereziki, osagai ezin hobea izan daiteke gure errezetetan. Hona hemen ideia bat edo beste:
- Legatz kurruskaria zitriko-chutneyarekin
- Izokin-xerrak zitrikoekin
- Laranja-carpaccioa kanela eta pistatxoekin
- Ahate-entsalada mandarinekin
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM supermerkatuetan, KALITATE APARTEKO laranjak, mandarinak eta klementinak ditugu. Horrek esan nahi du ezagutzen dugula produktuaren jatorria, non hazi diren, zein diren biltzeko eta kontsumitzeko une egokiak, eta fitxa teknikoa ere badugula, datuak ematen dizkiguna (kalibrea, azidotasuna, heldutasuna...). Une egokia orain da, udazkenetik aurrera eta negu osoa.