Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Legatz kurruskaria zitriko chutney-arekin

Legatza urte osoan eskura dezakegun arraina da.Froga ditzagun, bada, errezeta berriak!Oraingo honetan, legatza chutneyarekin, Indian tipikoa den espezia mota bat, gozoa edo mina izan daitekeena.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
4 legatz-hegal
4 orri brick
½ pipermin xehatu
1 limoi zuku
Zitriko chutney-a egiteko:
1 laranja
1 arabisagar gorri
1 mandarina
1 limoi
1 tomate
100 gr azukre
Espeziak (currya, kanela-hautsa eta piperbeltza)

PRESTATZEA

Legatz-hegalak garbitu, eta muturrak ondo ebakiko ditugu. Erditik ebaki, eta 10 minutuz utziko ditugu zukuarekin eta piperminarekin beratzen. Xukatuko ditugu, eta, gero, zertxobait hezetu dugun brick-orean bilduko ditugu hegalak, angeluzuzenak sortuz. Zitrikoei atalak aterako dizkiegu. Tomatea lauki txikietan moztuko dugu, eta azukrearekin batera suan jarriko dugu. Erreduzitzen utziko dugu marmelada antzeko bat geratu arte. Espeziak erantsiko ditugu. Zartagin beroan olio tanta batzuk jarri, eta legatz paketeak su txikian markatuko ditugu, gorritu arte. Platerean jarri eta chutney-arekin batera zerbitzatuko dugu.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 40’
ZAILTASUNA: 7/10
OSASUNGARRIA: 7/10