
Ahate urdaiazpiko eta mandarina entsalada
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
100 gr Ahate-urdaiazpiko
1/2 kg Mandarina
100 gr Azukre
40 gr Porru-ernamuin
PRESTATZEA
16 mandarina atal aterako ditugu, eta ahate- urdaiazpiko xerrekin bilduko ditugu. Gerorako utziko dugu.
Mandarinen gainerakoarekin zukua egingo dugu eta azukrearekin nahastu. Suan murrizten utziko dugu jarabe arin bat geratu arte. Gerorako utziko dugu.
Urdaiazpiko xerra beteak platerean jarriko ditugu eta bete gabeko zenbait xerra gehiago jarriko dugu. Mandarina-jarabearen tanta gutxi batzuekin apainduko dugu, eta porru-ernamuinak jarriko ditugu inguruan. Amaitzeko mandarina-birrindura pixka bat botako dugu gainetik.
PREZIOA: HANDIA
DENBORA: 40’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 6/10