Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Mandarinak eta klementinak: neguko frutak

BM Supermerkatuetan sasoian sasoiko bertako produktu freskoen aldeko apustua egiten dugu; horregatik, gure frutategietan eta gure online dendan neguko frutetako bat aurkituko duzu: mandarina edo klementina.

Barietate ugari dago, baina nabarmentzekoak dira Satsumas mandarina (irailetik abendura) Clemenule (eta klementinen erregina azarotik urtarrilera), Nadorcokt (otsailetik maiatzera) eta Orry (maiatzetik ekainera). 

Udako hilabeteetan ere aurkituko dituzu mandarina barietate batzuk; hego-hemisferioko herrialdeetatik ekartzen ditugu, han produktu horren uzta jasotzeko hilabete egokiak baitira.

Selecta klementina 

Selecta geure markako klementina aurkitu ahal izango duzu, jakina; azarotik ekainera eros dezakezu gure supermerkatuetan eta online dendan. SELECTA markak jatorria, kontsumitzeko sasoirik onena eta produktuaren zaporearekin eta freskotasunarekin zuzenean lotutako barietateak bermatzen dizkizu.

Selecta klamentinak zuku kopuru handia dauka, % 40koa gutxienez; horregatik, klementina mota hori oso zaporetsua da. Halaber, gozo eta garratz arteko bere zapore atseginagatik eta bitamina ugari duelako, fruta ezin hobea da dieta orekatu baterako. Selecta klementina erraz zuritzen da, eta bere atalak inolako esfortzurik gabe banantzen dira.

Haurren fruta gogokoenetako bat da! Baita helduena ere!

Errezetak mandarina eta klementinekin

Milaka aukera daude fruta zitriko hau prestatzeko. Gordinik bakarrik jaten duzu, bazkalostean edo askaltzeko? Hemen dituzu errezeta batzuk, fruta goxo honek ematen dituen aukera ugariak deskubritu ditzazun. Aukera mordoa duzu… azken-buruko gisa, lagungarri, marmeladan edo saltsan… Zein aukeratuko duzu?

Banillaz betetako mandarina

Legatz kurruskaria zitriko chutney-arekin

Ahate urdaiazpiko eta mandarina entsalada