
Elikadura
Pomeloa eta limoia, C bitamina dosia
Zitrikoak kontsumitzeak onura ugari dakarkio gure gorputzari, batez ere, C bitamina ugari dutelako; bitamina horren ezaugarri nabarmenena da antioxidatzaile ona dela. Ezinbestekoa da gure dietan C bitamina sartzea, burdinaren absortzioa hobetzeko.Gainera, jarduera immunitarioa hobetzen du eta, era horretan, infekzioen aurreko erresistentzia. Horregatik esan izan digute txikitatik C bitamina ona dela katarroei aurre egiteko! Hain zuzen ere, nabarmena da C bitaminaren efektu antihistaminikoa, hozturen eta alergien sintomak arintzen dituena.
Baina zitrikoez ari garenean, mandarinak eta laranjak etortzen zaizkigu burura –laranjak, oro har, zukuan–, eta alde batera uzten ditugu beste zitriko batzuk, hala nola, pomeloa eta limoia.Horiek dira, ziur aski, zitrikoen artean ahaztuenak; hala ere, laranja koloreko beren senideek adina ezaugarri on edo gehiago dituzte, eta gure dietan beharrezko ditugun antioxidatzaileak eskaintzen dizkiote gure organismoari.
Ainhoa Pratnutrizionistak gogorarazten digun bezala, egunean 60 gramo C bitamina kontsumitzea gomendatzen da, pomelo batek duen kopuru bera eta ia limoi batek duena, 50 bat gramo baititu.
Horregatik, eguneroko C bitamina dosia hartzeko modu bakarra ez da baraurik ohiko laranja zukua hartzea.Egia esan, zitrikoek aukera handiak eskaintzen dizkigute sukaldean, baina hori bai, garrantzitsua da kontuan izatea C bitamina sustantzia termolabila dela, hau da, oso erraz galtzen ditu bere ezaugarriak sukaldean prestatzerakoan edo elikagaia denbora luzez biltegiratuz gero. Horixe azaldu digu Ainhoa Prat gure coachnutrizionalak; honako ideiak eman dizkigu gure dietan zitrikoak sartzeko, batez ere, pomeloa eta limoia sartzeko.
Ura limoiarekin
Klasiko bat da, eta gero eta gehiago dago boladan. Nutrizionista askok gomendatzen du goizetan, baraurik, basokada bat ur epel limoiarekin hartzea, onura asko ekarriko baitizkigu. Likidoak kentzen laguntzen du, heste-igarotzea hobetzen du, gibela, giltzurruna eta besikula arazten ditu... Eguna hasteko desintoxikatzaile ezin hobea da!
Gosaria
C bitamina dosi on batekin eguna hasteko beste aukera batzuk ere badaude. Zer iruditzen zaizu pomeloz, limoiz eta laranjaz egindako smoothie bat?
Ongarriak
Gure platerak ontzeko aukera bakarrak ez dira olioa eta ozpina.Egin ezazu froga limoiarekin eta pomeloarekin, entsalada bat ontzeko edo cous-cous edo kinoa plater bat bizitzeko. Gozoa eta osasungarria!
Entsaladak
Eta ez bakarrik ongarri gisa.Pomelo zatiak ere bota diezaiokegu entsaladari, edo limoi-azalaren birrina.
Azkenburukoak
Zitrikoek gozo-gauzen errezetan izaten dute arrakastarik handiena.Kremak, gelatinak edo tartak presta ditzakegu limoia eta pomeloa erabilita. Limoi birrina edo azala asko erabiltzen da gozogintzan, bizkotxoak egiteko esaterako, edo gin tonica kutxaraz deritzon azken-burukoa bezalako gozo orijinalekin batera zerbitzatzeko balio diezagukete. Baina osagai nagusia ere izan daitezke: limoizko krema, tarta, etab.
Eta gozozaleenentzako, honako errezeta gomendatzen dizuegu: mandarina bainilaz betea. C bitamina dastatzeko!